Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak katamaran bat finantzatuko du, elektrizitatearekin eta eguzki energiarekin funtzionatuko duena eta Albaolako Museo-Faktoriara iritsiko dena
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak katamaran bat finantzatuko du, elektrizitatearekin eta eguzki energiarekin funtzionatuko duena eta Albaolako Museo-Faktoriara iritsiko dena
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak katamaran bat finantzatuko du, elektrizitatearekin eta eguzki energiarekin funtzionatuko duena eta Albaolako Museo-Faktoriara iritsiko dena
Elektrizitatez eta eguzki energiaz ibiliko den katamarana eraikitzeko aurreproiektua eta proiektua idazteko, 49.000 euroko dirulaguntza emango du
Diputatuen Kontseiluak erabaki du 49.000 euroko dirulaguntza ematea Pasaiako Albaola elkarteari elektrizitate eta eguzki energia bidez ibiliko den katamaran bat eraikitzeko aurreproiektua eta proiektua idazteko; katamaran horri esker, ontziolara iritsi ahal izango da garraio bide berritzaile batean, aldi berean ingurumena errespetatuta.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero pozik azaldu da erabaki honekin, eta azpimarratu duenez, «Akordio honek berresten du Pasaiako Badiaren alde egina dugun apustua». Jarduketa integralez ari garenean, horrelako jarduketez ere ari gara; lurraldean erreferentziazko kultura-azpiegitura da Albaola, eta ekimen honi esker errazagoa izango da bertara iristea eta horrek eragina izango du tokiko garapenean eta enpleguan».
Halaber, Romerok azpimarratu du ingurumena errespetatzen duten mugikortasun sistemen alde egin behar dela: «errepide bidezko garraio publikoan paradigma aldaketaren alde egiten dugun bezala, autobus hibridoak erabilita, kasu honetan babesten dugu mugikortasun jasangarria kontuan hartzen duen proiektu bat, bere ezaugarrien artean oso presente duena itsasoa errespetatzea».
Bestalde, Pasaiako alkate Izaskun Gómezek eskerrak eman dizkio Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerori, eta adierazi duenez, dirulaguntzak «indartuko du Albaolak faktoria eta gure itsas ondarea ezagutarazteko zentro gisa duen izaera, eta ahalbidetuko du itsasoz iristea, ontzi moderno eta jasangarrian». Pasaiako alkateak azpimarratu du garrantzitsua dela horrelako ekimenak bultzatzea, izan ere, «sustatzen dute Pasaiaren biziberritzea, aberastasuna eta enplegua sortzen dituzten eta kanpoan Pasaiaren irudi positiboa proiektatzen duten jarduera eremu berriekin».
Albaolak geroz eta bisitari gehiago jasotzen ditu eta, gaur egun, museo-faktoriak sarbide bakarra du, oinezkoena, eta horrela zaila da bisitariak iristea. Ontzi berri hau Hospitalilloko kaitik abiatuko da, eta garraiobide berritzaile honi esker, itsasoz iritsi ahal izango da, ingurumena errespetatuta. Horrez gain, eskaintza turistikoaren maila hobetuko da, taldeentzako irisgarriagoa eta oro har jasangarriagoa izango baita.
Aurreikusitako ontziak izango du 35 pertsonarentzako gaitasuna, elektrizitate eta eguzki energia bidez ibiliko den motor batek mugituko du, urarekin gutxieneko marruskadura duen krosko batekin, eta horrela energetikoki eraginkorragoa izango da. Horrez gain, egonkorragoa izango da eta, hartara, bidaiarientzat erosoagoa ere bai.
3187