Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, 2025eko Munduko Gastronomia Foroa antolatuko du Gipuzkoan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, 2025eko Munduko Gastronomia Foroa antolatuko du Gipuzkoan
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Basque Culinary Centerrekin lankidetzan, 2025eko Munduko Gastronomia Foroa antolatuko du Gipuzkoan
Donostia nazioarteko ekitaldi horren egoitza izango da, eta munduko liderrak, politika-arduradunak, gastronomia-industrian adituak diren pertsonak eta izen handiko sukaldariak bilduko ditu, turismo gastronomikoaren potentzial eraldatzailea eztabaidatu eta aztertzeko.
Azahara Domínguez
Gipuzkoak 2025. urtean Munduko Gastronomia Foroaren X. edizioa hartuko du, munduko liderrak, politiken arduradunak, industria gastronomikoko adituak eta izen handiko sukaldariak biltzen dituen erreferentziazko nazioarteko topaketa, turismo gastronomikoaren potentzial eraldatzailea eztabaidatu eta aztertzeko. Horrela, datorren urtean, Donostia, topaketaren egoitza, munduko gastronomiaren epizentroa izango da, jasangarritasunarekin, inklusioarekin, kalitatearekin eta hurbileko produktuen sustapenarekin duen konpromisoa nabarmenduz.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoak Basque Culinary Centerrekin lankidetzan egingo den topaketa hau hartzeko lekukoa jaso du Barheinen, aurtengo foroaren egoitzan, eta "sektoreko bisitari eta profesional asko erakartzeaz gain, turismo-sektorean berrikuntzarekin eta iraunkortasunarekin dugun konpromisoa indartzen du".
2025eko Munduko Gastronomia Foroa "plataforma paregabea izango da ideiak trukatzeko, sareak sortzeko eta gastronomia funtsezko indar kultural eta ekonomiko gisa ospatzeko. Berrikuntza ere ekitaldiaren funtsezko zutabea izango da, batez ere turismo gastronomikoaren segmentuari lotuta ", adierazi du diputatuak. Ildo horretan, Foroa "turismo gastronomikoaren sektoreko erronkei aurre egiteko irtenbide berritzaileak aurkezteko aukera izango da", gaineratu du.
“Gipuzkoak urteak daramatza turismo gastronomikoaren munduko gailurrean. Turismo segmentu honek gastronomiaren balio-kate osoan zehar kalitatea eta bikaintasuna sustatzen du tokiko ekoizleetatik hasi eta jatetxe-guneetaraino. Izan ere, ezin dugu ahaztu gure gastronomiak bere ospe bikaina lortu duela, ez bakarrik gure sukaldarien lan onari esker, baizik eta erabiltzen dituzten lehengai bikainei esker, hau da, kalitate handiko kilometro zero produktuak. Gastronomia turismo-industria baten ardatz egituratzailea da, eta sustapen ekonomikoa eta gure nortasunaren eta kulturaren iraunkortasuna eta garapena uztartzen ditu. Horregatik, munduko erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa posizionatzen jarraitzeak berebiziko garrantzia du”, azpimarratu du diputautak.
“Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa egiten lagunduko du. Foro horren helburu nagusia "turismo eta gastronomiako adituen arteko esperientzia-trukea sustatzea da, jardunbide egokiak identifikatzea eta turismo gastronomikoa sustatzea herrialdeentzako garapen-motor gisa". Gainera, foroak honako helburu hauek ditu: "Mundu mailako turismo gastronomikoaren kudeaketa hobetzea, turismoa, ardoa eta gastronomia integratzeko esperientzia arrakastatsuak partekatzea, eta profesionalen arteko truke-dinamikak ezartzea. Hori guztia turismoaren sektorean berritzeko, garapen iraunkorra sustatzeko eta ondorioak ateratzeko, administrazio publikoek eta sektore pribatuak etorkizunerako proposamenak egin ahal izan ditzaten ", bukatu du Azahara Domínguezek. Gainera, Foro hau aukera aparta da Gipuzkoaren aberastasun gastronomikoa eta potentzial turistikoa nabarmentzeko. Izan ere, Foroaren programa turistiko osagarriak lurralde osoko tokiko ekoizleak, merkatu tradizionalak eta jatetxe enblematikoak bisitatuko ditu, Gipuzkoako produktu gastronomikoen benetakotasuna eta kalitatea erakutsiz, betiere turismoaren onura ekonomikoak modu bidezkoagoan banatzen laguntzeko eta dentsitate turistiko handiena duten helmugen gaineko presioa murrizteko helburuarekin.
2600