Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagundu du Gipuzkoako unibertsitateko ikasleak Donostiatik eta Zarautzetik leioako campusera egunero eramaten dituen unibertsitate-elkartea, eta Mugiko tarifekin parekatzen du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak diruz lagundu du Gipuzkoako unibertsitateko ikasleak Donostiatik eta Zarautzetik leioako campusera egunero eramaten dituen unibertsitate-elkartea, eta Mugiko tarifekin parekatzen du

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi du neurriak hilean 400 eta 450 euro arteko aurrezpena ekarriko diela ikasleei, eta zerbitzu hori Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzekoa izango dutela. Gainera, dirulaguntza horrek atzeraeragina du elkarteak duela aste batzuk zerbitzua abian jarri zuenean.

2024/05/18
Subvención a la asociación Donostia-Lo

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Duela aste batzuk Ziztu elkartearekin egin genuen moduan, unibertsitate-elkarte honi dirulaguntzak eman dizkiogu, uste dugulako, nahiz eta gure eskumena ez izan garraio berezia delako, ezin dela muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate-prestakuntza jasotzeko. Ez dugu inor atzean utzi nahi, eta lanean jarraituko dugu Gipuzkoa bidezkoago bat eraikitzen lagunduko duen guztiontzako garraio publiko eta irisgarria sustatzeko”.

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak iragarri duenez, bere departamentuak Donostia-Leioa Unibertsitate Garraio Elkartea diruz lagunduko du. Elkarte horrek egunero eramaten ditu unibertsitateko ikasleak Donostiatik eta Zarauztik Bizkaiko Leioako campusera. Datorren asteartean, maiatzaren 21ean, Gobernu Kontseiluak dirulaguntza hori onartuko du, eta kolektibo horri zerbitzu horrek Mugiri atxikita balego izango lukeen kostuaren antzeko batean bidaiatzeko aukera emango dio. Horrek hilero 400 eta 450 euro artean aurreztea ekarriko die ikasle horiei. 

“Duela aste batzuk Ziztu elkartearekin egin genuen moduan, unibertsitate-elkarte honi dirulaguntzak eman dizkiogu, uste dugulako, nahiz eta gure eskumena ez izan garraio berezia delako, ezin dela muga ekonomiko eta geografikorik egon unibertsitate-prestakuntza jasotzeko. Ez dugu inor atzean utzi nahi, eta lanean jarraituko dugu Gipuzkoa bidezkoago bat eraikitzen lagunduko duen guztiontzako garraio publiko eta irisgarria sustatzeko”, adierazi du Azahara Domínguezek. 

  

2318