Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Volver Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta taxiaren sektoreak lan-mahai bat sortuko dute herritarrei ematen zaien zerbitzuaren jarraipena egiteko eta zerbitzu hori gero eta hobea izan dadin laguntzeko

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak eta taxiaren sektoreak lan-mahai bat sortuko dute herritarrei ematen zaien zerbitzuaren jarraipena egiteko eta zerbitzu hori gero eta hobea izan dadin laguntzeko

Azahara Domínguez diputatua sektoreko ordezkariekin bildu da taxiaren egoera aztertzeko, azken asteetan hartutako neurriak baloratzeko eta lankidetzaren bidean lanean jarraitzeko, beharrizan berrietara egokituko den gero eta zerbitzu hobea emateko helburuarekin.

2025/01/21
Azahara Domínguez diputatuak Agitax eta Gipuzkoa taxi elkarteetako ordezkariekin bildu da

Azahara Domínguez diputatuak Agitax eta Gipuzkoa taxi elkarteetako ordezkariekin bildu da


Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak taxien sektoreari eskua luzatu dio zerbitzua hobetzen laguntzeko. Hala adierazi du Azahara Domínguez diputatuak. Bilera egin du Agitax eta G.Taxi elkarteetako ordezkariekin, sektorearen egoerari heltzeko, azken asteetan hartutako neurriak baloratzeko, hala nola joan den abenduaren 30ean Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremurako emandako baimena, eta lankidetzaren bidean lanean jarraitzeko, guztion artean herritarrei zerbitzu hobea emateko helburu bakarrarekin.
Bileran, diputatuak gonbidapena luzatu du, MUGI birtuala errealitate bihurtu ondoren, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin (GGLA) eta sektorearekin lan egiteko, taxiak Mugi sisteman sartu ahal izateko. Gainera, bileran positiboki baloratu dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ibilgailuak egokitzeko ematen dituen laguntzak, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat irisgarriak izan daitezen.
Era berean, gero eta zerbitzu hobea ematen jarraitzeko, lan-mahai bat sortuko da Azahara Domíguezek zuzentzen duen saileko eta taxiaren sektoreko ordezkarien artean, zerbitzuari eta taxiaren hobekuntzari eragiten dioten gaiak jorratzen jarraitzeko.
"Taxiaren sektoreari eskua luzatzen diogu, guztion artean gero eta zerbitzu hobea eta herritarren benetako beharretara nahiz teknologia berrietara egokitua emateko. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik sektorearekin batera lan egiten dugu eta lanean jarraituko dugu kalitatezko zerbitzu publiko bat bermatzeko, gaur egun dauden benetako beharretara egokituko dena eta onuragarria eta positiboa izango dena bai erabiltzaileentzat bai sektoreko langileentzat ", adierazi du diputatuak.
"Positiboki baloratzen dugu taxiaren zerbitzu publikoan erakutsitako konfiantza eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren lankidetza, etorkizunean planteatzen diren erronkei aurre egiteko, guztion artean taxi-zerbitzu hurbila, tokikoa eta herritarrek garai berrietara egokitzeko eta kalitatezko zerbitzu gisa eskatzen dutenarekin bat datorrena lortzeko. Horretarako, Gipuzkoak Mugi sistemarekin dituen ordainbideak modernizatzeko eta horietara egokitzeko lan egingo dugu bi alderdiok”, esan du Gipuzkoa taxiko Goyo Aliasek. 

Azkenik, Agitaxeko presidente Emilio Fernándezek positibotzat jo du diputatuaren eskaintza, eta honako hau adierazi du: "Taxia interes publikoko zerbitzua da, eta bere aurrerabideak inplikatutako administrazioen lankidetza behar du, eta oso garrantzitsua da harreman arina eta hurbila izatea". Ildo horretan, sektoreko elkarte adierazgarrienak eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua barne har ditzakeen Mahai Teknikoa sortzearen alde agertu da erabat. "Bestalde, oso modu positiboan baloratzen dugu MUGI birtuala taxietan ordaintzeko bitarteko gisa sartzeko aukera, herritarrei zerbitzuaren erabilera errazteko", gaineratu du.
 

  

3209