Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Loiuko aireportuko aurrez aurreko langileen zerbitzua Aste Santua pasa arte luzatuko du

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Loiuko aireportuko aurrez aurreko langileen zerbitzua Aste Santua pasa arte luzatuko du

Zerbitzua autobusen balidagailuak berritzeko prozesua amaitu arte egongo da martxan. Hau gertatzen denean, ibilgailuek ordaintzeko método guztiak onartuko dituzte eta sortzen ari ziren arazoak bukatu egingo dira.

2024/01/09
Loiuko aireportuko aurrez aurreko langileen zerbitzua.

Zerbitzua arrakastatsua izan da; izan ere, abenduaren 1etik 6.500 pertsona inguru artatu dira.

Azahara Domínguez: “Zerbitzu hau autobusek edozein ordainketa-metodo onartzen duten balidatzaileak izan arte mantenduko dugu. Mugikortasun iraunkor eta irisgarri baterantz aurrera egitearen aldeko apustua egiten dugu, herritarren beharrei erantzungo dien garraio publikoko zerbitzu seguru, eroso eta eraginkor baten bidez”.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Loiuko aierportuko aurrez aurreko langileen zerbitzua, Aste Santua pasa arte luzatzea erabaki du. Konkretuki, zerbitzua autobusen balidagailuak berritzeko prozesua amaitu arte egongo da martxan. Hau gertatzen denean, ibilgailuek ordaintzeko metodo guztiak onartuko dituzte eta sortzen ari ziren arazoak bukatu egingo dira. 

Horrela, balidagailu berriak martxan egon arte (pasa den irailaren 7an hasi zen prozesu hau), langile batek bezeroak artatuko ditu 9.00etatik 21.00etara. Gainera, 10:00etatik 16:00etara, beste pertsona batek zerbitzua indartuko du.

Zerbitzu honek harrera ezinhobea izan du. Pasa den abenduaren 1ean martxan jarri zenetik, 6.500 pertsona inguru izan dira artatuak (% 67,5 erderaz, % 18,3 ingelesez eta % 13,4 euskaraz). 

“Zerbitzu hau autobusek edozein ordainketa-metodo onartzen duten balidatzaileak izan arte mantenduko dugu. Mugikortasun iraunkor eta irisgarri baterantz aurrera egitearen aldeko apustua egiten dugu, herritarren beharrei erantzungo dien garraio publikoko zerbitzu seguru, eroso eta eraginkor baten bidez”, bukatu du Azahara Domínguezek.  

  

1060