Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lurralde-ereduari buruzko hausnarketa sustatzen du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lurralde-ereduari buruzko hausnarketa sustatzen du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak lurralde-ereduari buruzko hausnarketa sustatzen du
Udako ikastaro bat antolatu du irailaren 9an eta 10ean, "Gipuzkoako metropoli-ikuspegia" izenburupean, eta gure lurraldearen konfigurazioari eta etorkizuneko beharrei buruzko eztabaida eta hausnarketa planteatzen ditu.
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua: "Etorkizunari aurre egiteko prest eta irekita egongo den Gipuzkoa kohesionatu baten alde lan egin behar dugu. Ildo horretan, lurralde-antolamenduak eta plangintzak gizartearen interesen zerbitzura egon behar du, eta arreta jarri behar du pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan, baliabide naturalen kudeaketa arduratsuan eta ingurumenaren babesean, baliabideak zentzuz erabiliz ".
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Gipuzkoako lurralde-ereduari buruzko eztabaida eta hausnarketa sustatuko du, UPV/EHUren Udako Ikastaroen esparruan. Irailaren 9an eta 10ean egingo diren bi jardunalditan, "Gipuzkoako ikuspegi metropolitarra" izenburupean, hainbat adituk eraiki nahi dugun lurralde-ereduaren inguruan eztabaidatu eta hausnartuko dute.
Gaurkotasun handiko gaia da, gaur egun Debabarrena, Debagoiena, Urola-Kosta eta Goierriko Lurralde Plan Partzialak berrikusten ari baitira, eta lan horrek etorkizuneko Gipuzkoaren beharrei erantzun beharko die.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak emango dio hasiera ikastaroari. Ondoren, hainbat adituk Gipuzkoak bere lurraldearen antolamenduari dagokionez dituen erronken ikuspegia emango dute. Zentzu horretan, Azahara Domínguezek Gipuzkoaren berezitasuna azalduko du, "metropoli-area polizentrikoa" delako, "biztanleriaren eta jarduera ekonomikoen lurralde-banaketa deszentralizatuarekin". Hizlarien artean, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren Estatu idazkari José Antonio Santano edo Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburu Denis Itxaso ere egongo dira.
“Etorkizunari aurre egiteko prest eta irekita egongo den Gipuzkoa kohesionatu baten alde lan egin behar dugu. Ildo horretan, lurralde-antolamenduak eta plangintzak gizartearen interesen zerbitzura egon behar du, eta arreta jarri behar du pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan, baliabide naturalen kudeaketa arduratsuan eta ingurumenaren babesean, baliabideak zentzuz erabiliz”, adierazi du diputatuak.
Bi jaurdunaldi
Datorren astelehenean, hilak 9, irekierako hitzaldia egingo du Azahara Domínguezek eta horren ondoren José Antonio Santano Estatu idazkariak, Antonio Balmon Cornellá de Llobregateko alkate eta Bartzelonako Metropoli Eremuko presidenteorde exekutiboak eta Olga de Cos Kantabriako Unibertsitateko Geografia, Hirigintza eta Lurralde Antolamendu saileko irakasle titularrak hitz egingo dute.
Asteartean, hilak 10, Mariona Tomàs Bartzelonako Unibertsitateko ordezkariak eta Henk Bouwman Metrexeko idazkari nagusiak hartuko dute parte ikastaroan. Ondoren, mahai-inguru bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Miguel Ángel Páez Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuordeak, Jose María Ezquiaga Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko kideak eta Santiago Peñalba EMESEME-Donostiako ordezkariak. Itxiera ekitaldia Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak egingo du.
4035