Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko erabiltzaileak gonbidatzen ditu autobusetako indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa prestatzen laguntzera

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko erabiltzaileak gonbidatzen ditu autobusetako indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa prestatzen laguntzera

Azahara Domínguez buru duen departamentuak bideo bat egin du Lurraldebusen erabiltzaileak galdetegi sinple bati erantzun diezaioten animatzeko, emakumeek autobusetan bizi duten errealitatearen argazkia lortu ahal izateko.

2024/06/26
Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebuseko Indarkeria matxisten aurkako protokoloen aurkezpenean.

Erabiltzaileek QR kode baten bidez eskuratu ahal izango dute galdetegia. Kode hori ibilgailuetan bertan egongo da ikusgai. Gainera, ehun inkesta baino gehiago egin dira kalean bertan.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Emakumeen aurkako indarkeria desberdintasun-modu indartsuenetako bat da, eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen konpromisoa behar da indarkeria hori desagerrarazteko bidean aurrera egiteko. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen lan egiten duten kontzesionarioetako langileen eskutik joan behar du, bai eta gizartearen eskutik ere, oro har, gure gizarteko esparru guztietan, baita garraio publikoan ere, emakumeen eta gizonen berdintasunerako urratsak egiten jarraitzeko. Eta protokolo hau egiteak horren adibide ona ematen du. Garraio publikoa pertsonen beharretara egokitu behar da, jakina, baina orobat beharrezkoa da gure erabiltzaileak eroso eta seguru egotea bertara sartzen direnean. Garraio publikoak jasangarria, erosoa, lehiakorra, irisgarria eta, jakina, segurua izan behar du erabiltzen duten pertsona guztientzat; izan ere, horrela bakarrik lortuko dugu erabiltzaile kopurua mantentzea eta gero eta gehiago izatea".

Nerea García, Ereinn aholkularitzako teknikaria: "Ereinnen Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Lurraldebusen esparruan, berdintasuna, zerbitzuaren eraginkortasuna eta garraio publikoaren zerbitzuan konfiantza duten pertsona guztien kalitatea eta ongizatea sustatzeko konpromiso sendoa duela ikusten dugu. Konpromiso horrek erabiltzaileen beharrak ikuspegi intersekzionaletik sakonki ulertzeko beharra bultzatzen du, garraioaren erabileran dituzten esperientzietan eragiten duten dimentsio anitzak aitortuz; horregatik, sexu-jazarpeneko, sexuagatiko jazarpeneko, sexu-askatasunaren aurkako jazarpeneko eta askotariko diskriminazioetako egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokolo bat prestatzen hasi da Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, jazarpen-mota horiek murrizteko eta edozein indarkeria matxista desagerrarazteko salaketa-kanal bat ezartzeko".

Amaya Chaurreau, Lurraldebuseko gidaria: "Protokolo edo jarduteko modu zehatz bat izatea garrantzitsua da guretzat, seguruago eta babestuago sentiarazten gaiturlsko. Izan ere, egoera batzuetan ez dakigu noraino irits gaitezkeen, publikoari begira lan egiten dugulako eta apur bat mugatuta gaudelako ".

Ana Molina, Lurraldebuseko erabiltzailea: "Garrantzitsua da emakume eta erabiltzaile gisa babestuko gaituen protokolo bat izatea. Barne hartzen duen neurrietako bat bertako langileak prestatzea da, eta horrek talde prestatuago eta enpatikoago bat sortzen du, batez ere gurekiko indarkeriazko egoerarik onartzen ez duena".

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen erabiltzaileak gonbidatzen ditu autobusetako eraso matxisten aurkako lehen protokoloa egiten parte hartzera. Horretarako, bideo bat egin du, eta, bertan, 18 galderaz osatutako galdetegi bat erantzutera gonbidatu ditu, emakumeek garraio publikoaren erabileran duten esperientziaren argazkia ezagutzeko.

Azahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Donostian agertu da asteazken honetan, Ereinn aholkularitzako Nerea García teknikariarekin batera –aholkularitza hori arduratzen da Aldundiari protokolo hori egiten–, Lurraldebuseko gidaria den Amaia Chaurreaekin batera eta autobusetako erabiltzailea den Ana Molinarekin batera aurkeztu du kanpaina hau. 

Diputatuak azaldu duenez, bideo bat egin da, eta autobusetako pantailetan proiektatuko da asteazken honetatik aurrera, erabiltzaileek protokolo hau egiten parte har dezaten. Horretarako, galdetegi erraz bat betetzeko eskatzen dizuegu, ibilgailuan bertan eskaneatu ahal izango den QR kode baten bidez. Kode horrek 18 galdera ditu, emakumeek garraio publikoaren erabileran duten esperientziaren argazkia ateratzeko. Era berean, eta eten digitala gainditzeko, ehun galdetegi baino gehiago egin dira kalean bertan.
 
Azahara Domínguezek adierazi duenez, protokolo hori "gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko beste urrats bat da"; izan ere, garraio publikoa, kasu honetan, autobusak "emakumeok seguru sentitzeko guneak" izatea bilatzen du. Gainera, ibilgailuetan gerta daitezkeen indarkeria matxistako kasuei erantzuteko esparru bat eskaintzen die gidariei, biktimek lehen instantzian jasotzen duten arretari erantzun hobea eta azkarragoa emateko. 

"Emakumeen aurkako indarkeria desberdintasun-modu indartsuenetako bat da, eta erakunde publikoen eta eragile pribatuen konpromisoa behar da indarkeria hori desagerrarazteko bidean aurrera egiteko", azpimarratu du diputatuak garraio publikoa emakumeek beren segurtasun bermatua ikus dezaten egin duen alegatuan. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen lan egiten duten emakidadunen eskutik joan behar du, bai eta gizartearen eskutik ere, oro har, gure gizarteko esparru guztietan, baita garraio publikoan ere, emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako urratsak egiten jarraitzeko. Eta protokolo hau egiteak horren adibide ona ematen du. Garraio publikoa pertsonen beharretara egokitu behar da, jakina, baina orobat beharrezkoa da gure erabiltzaileak eta langileak eroso eta seguru egotea bertara sartzen direnean. Garraio publikoak jasangarria, erosoa, lehiakorra, irisgarria eta, jakina, segurua izan behar du erabiltzen duten pertsona guztientzat; izan ere, horrela bakarrik 
lortuko dugu erabiltzaile kopurua mantentzea eta gero eta gehiago izatea". 

Berdintasuna sustatzeko konpromiso sendoa
Ereinn aholkularitza-enpresak nabarmendu duenez, "Ereinnen Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Lurraldebusen esparruan, berdintasuna, zerbitzuaren eraginkortasuna eta garraio publikoaren zerbitzuan konfiantza duten pertsona guztien kalitatea eta ongizatea sustatzeko konpromiso sendoa duela ikusten dugu. Konpromiso horrek erabiltzaileen beharrak ikuspegi intersekzionaletik sakonki ulertzeko beharra bultzatzen du, garraioaren erabileran dituzten esperientzietan eragiten duten dimentsio anitzak aitortuz; horregatik, sexu-jazarpeneko, sexuagatiko jazarpeneko, sexu-askatasunaren aurkako jazarpeneko eta askotariko diskriminazioetako egoerak prebenitzeko, jarduteko eta izapidetzeko protokolo bat prestatzen hasi da Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak, jazarpen-mota horiek murrizteko eta edozein indarkeria matxista desagerrarazteko salaketa-kanal bat ezartzeko", azaldu dute. “Gipuzkoako emakumeen beharrak biltzeko, QR kode baten bidezko datu-bilketa erraztu da, protokoloaren garapenean guztiak kontuan hartzeko”, gehitu dute. 

Bestalde, Amaya Chaurreau Lurraldebuseko gidariak ekimena ospatu du. "Protokolo edo jarduteko modu zehaztua izateak seguruago eta babestuago sentiarazten gaitu. Izan ere, egoera batzuetan ez dakigu noraino irits gaitezkeen, publikoari begira lan egiten dugulako eta apur bat mugatuta gaudelako ", nabarmendu du.

Azkenik, Ana Molina erabiltzailea ere pozik agertu da protokolo hau prestatzearekin: "Lurraldebuseko zerbitzuaren erabiltzaile naizen aldetik, protokoloa funtsezko ekimena iruditzen zait, eta batez ere beharrezkoa. Garrantzitsua da emakume eta erabiltzaile gisa babestuko gaituen protokolo bat izatea. Barne hartzen duen neurrietako bat langileak prestatzea da, eta horrek talde prestatuago eta enpatikoago bat sortzen du, gurekiko indarkeriazko egoerarik onartzen ez duena”. Gainera, emakume etorkin gisa, protokolo hori garrantzitsuagoa dela uste du: "Askotan, gure jatorriak ahulago uzten gaitu jokabide matxista eta bortitzen aurrean, eta, horregatik, espero dugu protokolo honek babestu egingo gaituela, erabiltzaile gisa, ibilbide bakoitzean".

  

2809