Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez eta Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Cristina Lagé Donostiako Emakumeen Etxearekin bildu dira, aliantzak egiteko Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren lanketaren prozesuan

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez eta Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Cristina Lagé Donostiako Emakumeen Etxearekin bildu dira, aliantzak egiteko Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako protokoloaren lanketaren prozesuan

Topaketa Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua Lurraldebusen autobusetan indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa abian jartzeko egiten ari den harremanen esparruan egin da.

2024/07/12
Azahara Domínguez diputatua Cristina Lagé Berdintasuneko zinegotziarekin Donostiako Emakumeen Etxearekin bileran.

Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Garraio publikoa emakumeentzako espazio seguru bihurtzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa lantzen ari gara Lurraldebusen. Ahalik eta ekarpen gehien egin nahi ditugu gai honi bere osotasunean heltzeko, emakumeek autobusetan eta horietara sartu baino lehen igarotzen duten denbora kontuan hartuz. Batera lan egin behar dugu gainerako erakundeekin, emakumeen kolektiboekin, langileekin eta erabiltzaileekin, garraio publikoa izan dadin zerbitzu jasangarria, erosoa, irisgarria, lehiakorra eta aldiberean emakumeentzat segurua".

Cristina Lagé, Donostiako Udaleko Berdintasuneko zinegotzia: "Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentua zoriondu nahi dugu ekimen honengatik, funtsezkoa baita garraio publikoa emakumeentzako gune segurua izatea, eta horretarako erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua da".

Juana Aranguren, Donostiako Emakumeen Etxea: “Urrats hau garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako tresnak garatzeko. Indarkeria horren aurka aurrera egiteko, aurrekontua handitu behar da berdintasun-politikak garatzeko”.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguez Donostiako Emakumeen Etxeko ordezkariekin elkartu da aste honetan. Ekitaldira Cristina Lagé Donostiako Berdintasuneko zinegotzia ere bertaratu da. 

Diputatua Lurraldebusen indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa lantzeko egiten ari den kontaktu errondan kokatzen da bilera hau, eta haren helburua da emakume kolektiboen ekarpenak biltzea, protokoloak ikuspegi integrala izan dezan eta emakumeek garraio publikoan sartu aurretik duten segurtasuna ere landu dadin. "Garraio publikoa emakumeentzako espazio seguru bihurtzeko lan egiten dugu, eta, horretarako, indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa lantzen ari gara Lurraldebusen. Ahalik eta ekarpen gehien egin nahi ditugu gai honi bere osotasunean heltzeko, emakumeek autobusetan eta horietara sartu baino lehen igarotzen duten denbora kontuan hartuz. Batera lan egin behar dugu gainerako erakundeekin, emakumeen kolektiboekin, langileekin eta erabiltzaileekin, garraio publikoa izan dadin zerbitzu jasangarria, erosoa, irisgarria, lehiakorra eta aldiberean emakumeentzat segurua" nabarmendu du Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak. 

Bestalde, Cristina Lagé Donostiako Berdintasuneko zinegotziak zorionak eman dizkio Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari ekimen honengatik; izan ere, "funtsezkoa da garraio publikoa emakumeentzako gune segurua izatea, eta, horretarako, erakundeen arteko lankidetza oso garrantzitsua da". 

Azkenik, Donostiako Emakumeen Etxetik, Juana Arangurenek adierazi du "garrantzitsua" dela "urrats hau indarkeria matxistaren aurkako tresnak garatzeko", eta gaineratu du "indarkeria horren aurka aurrera egiteko, berdintasun-politikak garatzeko aurrekontua handitu" behar dela.

  

3833