Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Arkauteko zuzendari nagusi Miren Dobaranekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Arkauteko zuzendari nagusi Miren Dobaranekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Arkauteko zuzendari nagusi Miren Dobaranekin bildu da, Lurraldebuseko indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko
Bilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko
Azahara Domínguez eta Miren Dobaran
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Azahara Domínguez, Arkauteko zuzendari nagusi Miren Dobaranekin eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zerbitzu Administrazioko zuzendari Amaia Angulorekin bildu da berriki, Lurraldebusen indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak berdintasun-politika bat du, bai Akademian, bai Arkauten prestatzen ari diren promozio berrietako ikasleek egunero erabiltzen duten garraio jasangarriko ereduan aplikatzen dena. Bilerak jardunbide egokiak trukatzeko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak genero-ikuspegiaren aplikazioan duen esperientzia aurkezteko balio izan du. Akademiako zuzendari Miren Dobaranek nabarmendu duenez, "beti da pozgarria hainbat erakunderekin batera lan egitea, jardunbide egokietatik ikasteko eta genero-ikuspegiak modu koordinatuan aplikatzeko".
Arkauteko instalazioetan egin den bileran, Azahara Domínguez diputatuak Lurraldebusen indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa errealitate izan dadin egiten ari den lanaren berri eman du, eta "gure gizarteko gaitz handienetako bati, indarkeria matxistei, aurre egiteko funtsezko tresna" izango dela nabarmendu du.
Garraio publikoaren erabilera zuzenaren dekalogoa
Bileran zehar, garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetzeko hainbat neurri jorratu dira, bai eta erabiltzaileen sentsibilizazioa ere, besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzea, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragingo duena.
"Erabiltzaileekin, Lurraldebuseko langileekin, talde feministekin, udalekin, Ertzaintzarekin eta udaltzaingoekin egiten ari garen topaketek aukera ematen digute protokolo honen oinarriak ezartzeko, garraio publikoa erabiltzen duten emakumeen babesa eta segurtasuna bermatzeaz gain, zerbitzua ematen duten langileena ere bermatzeko", azaldu du Azahara Domínguez diputatuak. Gogorarazi duenez, protokoloa tresna "integrala eta proaktiboa" izango da, eta erabilgarria izango da "ez bakarrik prebentzioan, baizik eta jarduteko tresnak eskainiko ditu emakumeen aurkako indarkeria-egoerak gertatzen direnean". Ildo horretan, gogorarazi du protokoloak ibilgailuetan gerta daitezkeen indarkeria matxistaren kasuei erantzuteko esparru bat eskainiko diela gidariei, biktimek jasotzen duten lehen arretari erantzun hobea eta azkarragoa emateko.
"Gero eta gipuzkoar gutxiago ibilgailu pribatuaren menpe ez egotea nahi badugu, garraio publikoa jasangarria, erosoa, irisgarria eta lehiakorra izateaz gain, emakume guztientzat leku segurua izatea bermatu behar dugu, eta, horretarako, gainerako erakundeekin lan egiteaz gain, gizarte osoaren inplikazioa behar dugu", azpimarratu du Dominguezek.
"Protokolo honen bidez, emakumeen segurtasunarekin eta berdintasunarekin dugun konpromisoa indartzen dugu, herritarrak sentsibilizatzeko eta garraio publikoan indarkeria matxistak desagerrarazteko modu aktiboan lan eginez", amaitu du.
636