Azahara Dominguezek Debabarrena bisitatu du, eskualdeetako turismo-bileren errondarekin jarraituz eta eskualdeak aktibo turistiko gisa duen izaera industriala balioetsi du
Azahara Dominguezek Debabarrena bisitatu du, eskualdeetako turismo-bileren errondarekin jarraituz eta eskualdeak aktibo turistiko gisa duen izaera industriala balioetsi du
Azahara Dominguezek Debabarrena bisitatu du, eskualdeetako turismo-bileren errondarekin jarraituz eta eskualdeak aktibo turistiko gisa duen izaera industriala balioetsi du
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak Debabarrena eskualdea bisitatu du, tokiko erakargarri turistiko batzuk eta horien behar eta inguruabarrak bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, inguruko alkate zein turismo-ordezkariekin bildu da, eta bere departamentua sustatzen ari den turismo-estrategia haiekin partekatu du. Estrategia horrek helburutzat du jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea, industria horrek sortutako aberastasuna lurralde osoan modu bidezkoagoan bana dadin.
Eskualdeko industria turistikoa, haren beharrak, jasangarritasunaren zeharkako ardatza eta tokiko kultura eta tradizioa izan dira jardunaldi osoan zehar presente egon diren gaiak.
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Eskualde bakoitzeko txoko erakargarriak, haien indargune eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta alkateekin eta turismo-ordezkariekin zuzeneko harreman etengabea izatea funtsezkoa da lurralde osoko egungo beharrak ulertu ahal izateko, baina baita turismo-estrategia egoki bat bultzatzeko ere. Estrategia horrek jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea eskatzen du, turismo-industriak gure lurraldean sortzen duen aberastasunak onura ekar diezaion geroz eta gipuzkoar gehiagori”.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak aurrera jarraitzen du Gipuzkoako alkate eta turismo-ordezkariekin egiten ari den bilkura errondarekin. Oraingoan Debabarrena eskualdean izan da, bertako turismo-ordezkariekin eta alkateekin batera egungo beharrak aztertzeko. Turismoaren jasangarritasuna, kultura eta tokiko tradizioa bezalako gaiak jorratu dituzte topaketan.
Diputatuak datozen hilabeteetan osatuko duen errondako zortzigarren bisita izan da. Topaketa horien helburua lurraldeak bere osotasunean planteatzen dituen turismo-sektorearen inguruko aukeren eta beharren ezagutzan sakontzea da. “Eskualde bakoitzeko txoko erakargarriak, haien indargune eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta alkateekin eta turismo-ordezkariekin zuzeneko harreman etengabea izatea funtsezkoa da lurralde osoko egungo beharrak ulertu ahal izateko, baina baita turismo-estrategia egoki bat bultzatzeko ere. Estrategia horrek jarduera desestazionalizatzea eta deslokalizatzea eskatzen du, geroz eta gipuzkoar gehiagok onura atera diezaioten turismo-industriak gure lurraldean sortzen duen aberastasunari”, nabarmendu du diputatuak. Azahara Dominguezek eskerrak eman dizkie bisita hori ahalbidetu duten pertsonei zein tokiko erakundeei, haien adeitasunagatik eta Gipuzkoako turismoaren alde duten prestutasunagatik.
Industria-tradizioa, aktibo turistiko birmoldatuta
Diputatuaz gain, topaketan parte hartu dute Soraluzeko, Eibarko, Mendaroko eta Debako alkateek; Unai Larreategik, Jon Iraolak, Enetz Ezenarrok eta Alazne Txurrukak, hurrenez hurren. Ekitaldira bertaratu dira, era berean, Aitziber Cortazar eta Juan Angel Balbas, Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziaren ordezkariak, eta Patrizia Marzana, Armagintzaren Museoko teknikaria.
Eibarko Armagintzaren Museoan hasi dute bisita. Bertan, harrera labur bat izan dute lehenik, eta eskualdea turismo-helmuga bezala aurkeztu dute jarraian. Museoa bisitatu ostean, Ipurua estadiora joan dira oinez. Futbol-zelaia ez ezik, museo bat ere badu, eta MICE turismoaren egoitza bihurtu da. Behin bisita amaituta, Mendarora joan dira, eta txokolatea egiteko erabiltzen duten errota ikusteko eta bertako txokolate ezagunak dastatzeko aukera izan dute. Elgoibarren amaitu dute topaketa, Makina-Erremintaren Museoa bisitatuta.
“Debabarrenak argi erakusten du izaera industrial nabarmeneko eskualde bat turismorako ere erakargarria izan daitekeela. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarentzat oso eskualde interesgarria da. Izan ere, Gipuzkoa, natura, gastronomia eta kultura ez ezik, industria ere bada. Horrez gain, duen kokapen estrategikoak, Bizkaiarekin mugan, kongresu- edo MICE- turismoa hedatzeko aukera eskaintzen digu, lurraldean gorantz doan sektorea baita, eta, balio erantsia ematen duenez, interesgarria da oso. Bestalde, hiriburutik kanpo egoteak sustatzen ari garen desestazionalizazio eta deslokalizazio estrategian sakontzen du”, izan da Dominguezen balorazioa.
Bestalde, Debegesako Turismo eta Desasrrollo Iraunkorreko arduradun den Aitziber Cortazarrek nabarmendu duenez, "Debabarrena kostaldea eta barrualdea biltzen dituen helmuga da, eta Euskal Kostaldeko UNESCO geoparkea da bere produktu nagusia. Hotel-azpiegitura bat du, non plaza nagusiak Eibar, Ermua eta Elgoibar inguruan dauden. Landa-turismo eta kanpin ugari ditu kostaldean. Naturako produktuen artean hondartzak eta bidezidorren sarea nabarmentzen dira, baina ezin dugu ahaztu Debabarrena eskualde erreferentea dela euskal industriaren garapenean, eta horren adibide dira gaur egun bisitatzen diren museoak ".
5414