Nazioarteko adietuek aztertuko dituzte zirkumnabigazioa burutu zuten XVI. mende hasierako euskal ontzigintzaren ezaugarriak
Nazioarteko adietuek aztertuko dituzte zirkumnabigazioa burutu zuten XVI. mende hasierako euskal ontzigintzaren ezaugarriak
Nazioarteko adietuek aztertuko dituzte zirkumnabigazioa burutu zuten XVI. mende hasierako euskal ontzigintzaren ezaugarriak
Kongresu honi esker, ezagutza zientifikoa bilduko dugu eta Albaola itsas kultur faktoriari jarraipena emateko
Untzi museoak kongresoa antolatu du Elcanoren victoria naoaren ezaugarriak ezagutzeko. EHUren Uda Ikastaroekin batera, Donostiako Miramar Jauregian izango da, irailaren 5 eta 6 bitartean.
Izena emateko epea irailaren 5a arte irekia egongo da.
Itxaso: “Kongresu honi esker, ezagutza zientifikoa bilduko dugu eta Albaola itsas kultur faktoriari jarraipena emateko moduan izango gara eta Victoria ontziaren erreplika berma zientifiko guztiekin eraiki ahal izango dugu”
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Diputatua Denis Itxasok, Untzi Museoaren zuzendari zientifikoa Xabier Alberdi Lonbidek eta Untzi Museoaren zuzendari nagusia Raul Perez Iratxetak “Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia, lurraren lehen zirkumnabigazioaren esparruan” Nazioarteko Kongresua aurkeztu dute komunikabideen aurrean.
XIII. eta XVI. mendeetan zehar euskal ontzigintzaren bilakaera teknologikoak, Mediterranioaren eta Europako Atlantikoaren artean zabaldutako merkataritza-bideetan nagusitzera heldu ziren ontziak produzituko ditu. Prozesu hau lehen zirkumnabigazioa burutu zuten ontzi ozeanikoen garapenarekin gailendu zen eta mundu zaharraren eta mundu berriaren arteko erlazioetan nagusitu ziren.
Kongresua Juan Sebastian Elcanok Victoria naoan egindako Lehen Mundu Biraren V. Mendeurrenaren atarian antolatzen da, bere ikerketa arlo nagusia hauxe delarik: Euskal Herrian, Erdi Aroko bukaeraren eta Errenazimenduaren arteko mendeetan gertaturiko ontzigintza bilakaera teknologikoa eta honen testuinguru historikoa ezagutzea. Kongresuaren helburua Victoria bezalako euskal ontzi ozeanikoen ezaugarriak ezagutzea eta aditzera ematea da, Erdi Aroko amaiera eta Modernitatearen hasiera artean dataturiko euskal ontzien aztarnen inguruko arkeologi ikerketen emaitzak oinarri hartuta. Aztarna hauek leku ezberdinetan aurkitu dira: euskal kostaldean (Urbieta-Gernika), Mediterraneoan (Bartzelona, Cavalaire-sur-mer) eta Newport (Erresuma Batua) edo Red Bay (Kanada) bezalako urruneko beste kokalekuetan.
Kongresuaren zuzendaria Xabier Alberdi Lonbide (Euskal Herriko Itsas Historian Doktorea. Untzi Museoaren Zuzendari Zientifikoa eta Albaola Elkartearen Ikerkuntza Saileko zuzendaria) da eta hitzaldiak emango duten irakasleak hauek dira: Brad Loewen (Département d'anthropologie, Université de Montréal, Kanada), Eric Rieth (Directeur de recherche émérite au CNRS, Musée National de la Marine, Paris), Javier Vicedo Jover (itsas arkeologoa), Manu Izaguirre Lacoste (itsas arkeologoa), Marcel Pujol Hamelink (Arkeologia irakaslea, Escola Superior de Conservació i Restauració de Béns Culturals de Catalunya), Marion Delhaye (Centre d'Études et de Recherches en Archeologie Moderne et Contemporaine, Toulon, France), Mikel Soberón Rodríguez (arkeologoa), Toby Jones (Newport Medieval Ship Project, Newport, Erresuma Batua) eta Xabier Agote (Albaola Elkartearen presidentea).
“Kongresu honekin Victoria ontziaren historia eta eraikuntza ezaugarriak dokumentatzeko ikerkuntza proiektuaren lanei jarraipena eman nahi zaio. Victoria ontzia gure planetako lehen zirkumnabigazioaren protagonista baita eta Albaolaren hurrengo eraikuntza erronka”, azaldu du Itxasok.
Albaola uneotan lurraldean neurri handieneko ondare proiektua da eta lehen mailako turismo eskaintza da Pasaiako badiaren biziberritze eta kultur estrategian eta horrez gain, ezinbestekoa da Gipuzkoako itsas ondare aberatsa berreskuratzeko. Kongresu honi esker, ezagutza zientifikoa bilduko dugu berma zientifiko osoz abentura berri batean abiatzeko. Izan ere, San Juan baleontziaren eraikuntza lanak bukatzean, Albaola itsas kultur faktoriari jarraipena emateko moduan izango gara eta Victoria ontziaren erreplika berma zientifiko guztiekin eraiki ahal izango dugu.
Ikerkuntza lanak bi funtsezko alderditan ari dira burutzen nagusiki: Victoria ontziaren euskal jatorria egiaztatzea eta 16. mendeko euskal ontzigintzaren ezagutzan sakontzea. Victoria ontziaren ezaugarriei buruz adostasuna lortzeko helburuz, Albaolako talde zientifikoa 15 eta 16. Mendetako euskal ontzietan aditu nagusienak direnekin lankidetzan ari da. Victoria ontziaren eraikuntza planoak osatzea ahalbidetuko duen adostasun akademikora iristeko asmo horrekin, antolatu da Kongresu hau.
Raul Pérez Iratxetak adierazi duenez, “Kongresua antolatzeak aukera emango digu proiekzio handiagoa emateko museoari, eta lankidetza sareak aktibatu eta harremanak sortzeko orain lantzen ari garen bideari eusteko, hemendik kanpo gure posizionamendua hobetzen joan dadin”.
Museoak badaki beharrezkoa dela kultur proiektuak antolatzea lurraren lehen zirkumnabigazioaren bosgarren mendeurrenaren ospakizunen barruan. Elkano eta lehenengo mundu bira museoaren lan ardatz espezifiko bat da eta izango da.
Kongresuaren programa
Irailak 5, asteazkena
09:00-09:15 Sarrera eta Kongresuaren aurkepena, Denis Itxaso
09:15-10:30 Hitzaldia: “Evolution of the Basque technology between Middle Ages and Modern Age: a mainly process in the universal maritime history”, Brad Loewen
10:30-11:15 Hitzaldia: “Contexto histórico de las transformaciones tecnológicas de la construcción naval en la época de los descubrimientos”, Xabier Alberdi
11:30-12:00 Posterrak
12:00-12:45 Hitzaldia: “Análisis comparativo entre las naves peninsulares que protagonizaron los descubrimientos, y su evolución en el siglo XVI”, Xavier Vicedo
12:45 -13:30 Hitzaldia: “The Newport Medieval Ship: The Construction and Sailing of a 15th Century Merchant Vessel in Western Europe”, Toby Jones
13:30 -14:15 Hitzaldia: “L'épave de Cavalaire: caractéristiques des premiers navires basques de la Renaissance", Marion Delhaye
15:30 Gordailura eta Albaolara bisitak
Irailak 6, osteguna
09:00-9:45 Hitzaldia: ““Archaeological investigation process over Basque vessels in Canada”, Brad Loewen
9:45-10:30 Hitzaldia: “L’épave du XVe siècle d’Urbieta (Gernika, Bizkaia): archéologie d’une chaloupe côtière basque”, Eric Rieth, Manu Izaguirre
10:45-11:15 Posterrak
11:15-12:00 Hitzaldia: “The building of the San Juan. Technological landmarks of a 16th-century whaleship”, Xabier Agote
12:00-12:45 Hitzaldia: “El pecio Barceloneta I y la presencia vasca en el Mediterráneo bajomedieval”, Mikel Soberón Rodríguez
12:45-14:00 Kongresuaren ideiak eta konklusio orokorrak
Hitzaldi guztiak jatorrizko hizkuntzan entzun ahal izango dira eta baita gazteleraz ere, aldibereko itzulpenen bidez.
Posterrak eta bisitak
Hitzaldiak ez ezik, Kongresuak bere ikerketa arlo nagusiarekin zerikusia duten diziplina desberdineko lau lan ildo, ikerketako proiektu edo esperientzia ezagutzeko aukera eskainiko du. Poster hauek batzorde zientifikoak esleituak izan dira, deialdi irekian izandako proposamenak aurkezteko epea bukatu ostean:
“Construcción a tingladillo en el País Vasco: nuevas aportaciones”, José Manuel Matés Luque
“La aportación vasca a la Revolución Naval del Mediterráneo del siglo XIV”, Marcel Pujol Hamelink
“XV. mendeko kabrestante baten aztarnen aurkikuntza Pasaian”, Xabier Alberdi, Iosu Etxezarraga eta Aitor Leniz
“El primer viaje de Carlos de Habsburgo a España en 1517 y el hundimiento del Engelen en Pasaia”, F. Javier Lopez-Martin
“Naos, incidencias, carpinteros y calafates en la expedición de Magallanes – Elcano”, Daniel Zulaika
Gainera, irailaren 5an, asteazkenean, arratsaldez bisita gidatuak egingo dira Irunen kokatzen den GORDAILUA-Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentrora, eta ALBAOLAra, Pasaian, non XVI. mendeko baleontziaren erreplikaren eraikuntza ezagutzeko aukera izango den.
Fitxa teknikoa
“VICTORIA NAOAREN TESTUINGURU TEKNOLOGIKOAREN IKERKETA ETA ANALISIA, LURRAREN LEHEN ZIRKUMNABIGAZIOAREN ESPARRUAN” Kongresua
Noiz: 2018ko irailak 5 eta 6
Non: Miramar Jauregian, Mirakontxa pasealekua 48, Donostia
Matrikula: irailaren 5ª arte irekia, online egin behar da Uda Ikastaroen webguneren bidez: www.uik.eus. Tarifak: matrikula orokorra: 60;00 €; matrikula murriztua (unibertsitateko ikasleak): 30,00 €
Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Antolatzaileak: Untzi Museoa; Uda Ikastaroak EHU
2092