Nazioarteko Surfa Zarautzera itzuli da
Nazioarteko Surfa Zarautzera itzuli da
Jonathan Gonzalezek eta Pauline Adok Pro Zarautz proba irabazi dute astebukaeran
Astebukaeran Zarautzera hurbildu diren guztiek egundoko emanaldiaz gozatu ahal izan dute. Ikaragarrizko mailako erakusketaz betetako hiru egun izan dira, non mundu osoko surlariek parte hardu duten. Gainera, eguraldia ezinhobea izan da.
Azkenean, lehiaketa Jonathan Gonzalezen (gizonen kategoría) eta Pauline Adorenen (emakumeen kategoría) garaipenekin amaitu da. Besteak beste Aldundiaren laguntzaz egin den lehiaketa honek berriro ere Zarautz urteetan zehar irabazi duen lekuan kokatzen du.
1494