Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Ozeanoen Munduko Eguna

Ozeanoen Munduko Eguna

Aldundiak animatu egiten ditu gipuzkoarrak ozeanoen aldeko keinu txiki bat egitera,

2017/06/07

"Arnas hartzen duzun bakoitzean, ozeanoetatik datorren oxigenoa hartzen ari zara. Ozeano osasuntsurik gabe, arazo larrian gaude..., gure bizi-iturria da" (Peter Thomson, Nazio Batuen Batzar Nagusiko lehendakaria).

2009az geroztik, Ozeanoen Munduko Eguna ospatzen dute urtero, ekainaren 8an, Nazio Batuek. Aldi honetan, gainera, ekainaren 5a eta 9a bitartean, lehenengo Ozeanoen Munduko Konferentzia egiten da New Yorken. Gaia hauxe da, “Gure ozeanoak, gure etorkizuna: Garapen Iraunkorraren 14. Helburua gauzatzeko aliantzak”. Agendaren 14. Helburua da “ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu iraunkor batean kontserbatzea eta erabiltzea garapen iraunkorrari begira”.

Ozeanoak gure planetaren bihotza dira, klima egokitzen dute, milioika pertsona elikatzen dituzte, oxigenoa sortzen dute eta askotariko izaki bizidunen habitata dira, eta sendagaiak eta askoz ere baliabide gehiago ematen dizkigute.

Anitzak dira ozeanoek dituzten arazoak; haietako uren % 40 nabarmen eraso dituzte giza jarduerek, kutsadura, arrantza-baliabideen agortzea eta itsasertzetako habitaten galera berekin ekarri dituztenek.

Kutsadura plastikoak begien bistako lekuak ez ezik –hondartzak, esaterako– hurruneko lekuak ere erasaten ditu –ozeanoaren hondoa Ipar Poloan eta elikatze-katean gora eginez gure mahaietaraino–. 2050erako, arrainak baino plastiko gehiago izango dugu, erabilera bakarreko plastikozko gaiak erabiltzeari uzten ez badiogu behintzat –poltsak eta botilak, besteak beste–.

Gipuzkoako Aldundiarentzat, bereizezinak dira erabat Agenda 2030aren 14. helburuaren eta Parisko Akordioen betearazpena.

Horregatik, Estatu Batuetako Gobernuaren iragarpena, Parisko Akordioak baztertzearena, kezkatzeko modukoa da guztiontzat zeren eta, egoera kezkagarria bizitzen ari baita mundua hainbat faktorek eraginda, besteren artean, hazkunde demografikoak, espazioen urbanizazio bizkor eta kaotikoak, janari sergurtasunik ezak, populazioaren lekualdaketa masiboak eta abar; bada bat, ordea, gainerakoak gainditzen dituena, zerrendan lehena: klima-aldaketa.

Une honetan, guztion kontzientziazioa beharrezkoa denean ingurumena eta ozeanoak babesteko –sortzen dugun karbono-dioxidoaren ehuneko 30 xurgatzen dute, izaki bizidunen 200.000 espezie dituzte barnean eta munduko proteina-iturri handiena dira 2.600 milioi pertsonarentzat–, jarrera negazionistak eta eszeptikoak izugarrizko kaltea sorrarazten ari dira, epe laburrerako dira eta ez dute elkartasunik erakusten etorkizuneko belaunaldiekiko.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak animatu egiten ditu gipuzkoarrak Ozeanoen Munduko Egunaren ospakizunera elkartzera eta keinu txiki bat egitera, egunero egiten ditugunen osagarri izango dena, Planetaren eta Ozeanoaren iraunkortasunaren alde. 

 

  

1668