Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Oinaurreko lotune erdia erritmo onean doa aurrera

Oinaurreko lotune erdia erritmo onean doa aurrera

Aintzane Oiarbide: "funtsezko azpiegitura hiriaren orainari eta etorkizunari begira.

2019/09/16

 Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek Irungo AP-8 autobidearen irteera berria egiteko obra gunea bisitatu du, eta in situ egiaztatu du lotune erdia egiteko obra erritmo onean doala.  Diputatuak azpiegitura horren garrantzia nabarmendu du, bere ustez «funtsezkoa da herriaren orainari eta etorkizunari begira». 

Obrak egiteko epearen erdia igaro denean, obra erdia baino gehiago amaituta dago jada. «Obraren erdia baino gehiago amaituta dago eta, beraz, aurreikuspenen arabera egiten ari da, inongo eragozpenik gabe», esan du Oiarbidek. «Lotune berri horrek osagai hauek ditu: sarrera eta irteerako adarrak, Irungo hegoaldeko ingurabidearekin lotzeko biribilgunea, eta Oinaurreko biribilgunearekin lotzeko zatia. Dagoeneko amaituta daude Oinaurreko bideko indusketak eta biribilgunea. Bi lotura adarren harri-lubetak egiteko lanak ere amaitu dira», adierazi du foru diputatuak, eta erantsi du datozen hilabeteetan egingo direla zoladura jartzeko eta autobide gaineko zubia egiteko obrak. Abendu amaierarako sarrera/irteera berria erabiltzen duten ibilgailuak detektatuko dituen arkua jarriko da. Modu horretan, Oinaurren ateratzen diren ibilgailuei Behobiako ibilbidearen zati proportzionala deskontatuko zaie. Horretarako, erabiltzaileek ABIATU gailua izan behar dute. Sistema eta gailuaren inguruko informazio kanpaina bat egingo da erabiltzaileek izen ematea nola egin jakin dezaten.

Irunek AP-8 autobidearekin lotzeko bi lotune ditu gaur egun, biak hiriaren bi muturretan kokatuta, bat Behobian eta bestea Katea auzoan. Lotune erdi horri esker, hirugarren sarrera edo irteera bat irekiko da hiriaren erdigunera. Oinaurreko lotune erdi berria hegoaldeko ingurabidearen lehen urratsa da, hiriaren erdigunearekin zuzenago lotzeko aukera emango baitu eta nabarmen hobetuko baitu irundarren mugikortasuna; gainera, mugaren gertutasunak sortutako trafiko arazoak arinduko ditu.

Obrak egiteko aurrekontua 8,1 milioi euro da eta lanak egiteko epea hamabi hilabete; beraz, espero da erabilgarri egotea 2020ko urtarrilaren amaierarako.

  

1638