«Olatu solidarioak» Donostiara iritsi dira
«Olatu solidarioak» Donostiara iritsi dira
Ingurumen Departamentuak milioi bat eta erdi euro bideratu ditu aurtengo hondartza denboraldian, normaltasun berrira itzultzen garen denboraldian, sentsibilizazio kanpaina bat egiteko jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzeko. Elikagaien Bankuarekin eta Emausekin lankidetzan burutu da «Olatu solidarioak» sentsibilizazio kanpaina, eta hondartzetan hondakinak bereizi eta gaika biltzearen inguruan sentsibilizatzeaz gain, Gipuzkoako hondartzetan elikagaiak bilduko dira zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.
José Ignacio Asensio: «Uda honetan normaltasunera itzuli gara, eta herritarrei zuzendutako hondartzetako sentsibilizazio kanpainak berreskuratuko ditugu. Aurten, kanpaina honen bitartez, elkartasunerako deia egingo dugu, momentu honetan bizitzen ari gare errealitate konplexua, egoera sozioekonomikoaren eta prezioen igoeraren ondorioz egoera zaurgarrietan dauden pertsonei laguntzeko. Gainera, hondakin gutxiago sor daitezen eta sortutakoak gaika bereizi daitezen ere sentsibilizatzeko bideratuko dugu kanpaina”
José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziarekin batera, Kontxako hondartzan ekainaren 19ra arte egongo den sentsibilizazio kanpaina bisitatu du gaur goizean. Olatu solidarioak sentsibilizazio kanpaina Emaus Gizarte Fundazioarekin eta Elikagaien Bankuarekin lankidetzan burutzen da, eta Gipuzkoako 9 hondartzatan barrena ibiliko da Volkswagen furgoneta batean. Bi helburu izango ditu: batetik, sustatzea herritarrek zakarrontziak ondo erabil ditzaten eta hondakinak bereizi eta gaika sailka ditzaten, haur jokoen, tailerren eta pegatinen bidez. Eta, bestetik, elikagaiak biltzea Elikagaien Bankurako, geroz eta pertsona gehiago baitira egungo egoera sozioekonomikoan laguntza behar dutenak. Elikagaien Bankuak azpimarratu du bereziki elikagai hauek beharko liratekeela: olioa, arrain kontserbak (atun latak, sardinak, etab.), arroza, pasta, dilista lehorrak eta haurrentzako pardelak.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak hau azpimarratu du: «Uda honetan normaltasunera itzuli gara, eta herritarrei zuzendutako hondartzetako sentsibilizazio kanpainak berreskuratuko ditugu, hondakin gutxiago sor daitezen eta sortutakoak gaika bereizi daitezen». Bestalde, diputatuak hau gaineratu du: «kanpaina osatzeko elkartasunerako deia egingo dugu, momentu honetan gizartean egoera ahulenetan daude pertsonak errealitate konplexua bizitzen ari dira eta, egoera sozioekonomikoaren eta prezioen gorakadaren ondorioz». Sentsibilizazio kanpaina Zarautzen hasi zen joan den astean, eta foru diputatuak eskerrak eman dizkie herritarrei «oraingoan ere elkartasuna adierazi dietelako zaurgarrienei», eta gogorarazi du “desberdintasun-tasa txikiena duen Europako lurraldeetako bat gara, baina hala ere, beharrezkoa da pertsona ahulenekiko berdintasun-politikak sendotzen jarraitzea, bai ekintza instituzionalaren bidez, bai gizarte-ekimenen eta herritarren parte-hartzearen bidez”.
Europan desberdintasun tasarik txikienetakoa duen lurraldea garela eta egunez egun eraikitzen dela errealitate hori, ekimen instituzionalari, esparru pribatuko ekimenei eta, batez ere, herritarren jarrera onari esker».
Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziak esan duenez, “gizarte modernoak gaizki ohituta daude janari gehiegi botatzera, soberakinak deitzen dioguna, eta ondo aprobetxatuta, ez lirateke alferrik galdu behar. Udaletik, hain zuzen ere, elikagaien hondakinak gutxitzeko kanpainak egiten ari gara, eta Olatu Solidario kanpaina hau helburu berdina partekatzen duen beste alderdi bat da. Donostiarrak, definizioz, solidarioak dira, eta hala erakusten dute horrelako ekimenei erantzuteko deia egiten dugun bakoitzean. Edukiaz gero, egin dezakezu eta nahi izanez gero, are gehiago egin dezakezu. Ezin dugu alde batera utzi familia askoren errealitatea, ezta Gipuzkoarena ere,; izan ere, orain arte genuen egoerari gerra anker eta bidegabearen ondorio kaltegarriak gehitu zaizkio, oinarrizko elikagaien prezioak nabarmen igo dira eta egoera kaskarra are gehiago larriagotu da. Beraz, orain itsasoaren aurrean gaudenez, bustitzeko eta inoiz baino solidarioagoak izateko garaia da”.
Bestalde, Carlos Martinez Elikagaien Bankuko presidenteordeak egiaztatu du beharrak areagotu egin direla onuradunen kopurua handitu delako. «Gure ustez, bi arrazoirengatik handitu da onuradunen kopurua: Ukrainako gerrak desplazatutako pertsonak ugaritu direlako eta oinarrizko produktuen prezioa igo delako; horrek eragin bikoitza du Bankuan, merkatuan erosten dituen produktuen prezioaren balioa ere handitu egin baita».
Begoña Cabaleiro Emaus Gizarte Fundazioko komunikazioko arduradunak adierazi du: «kontsumo arduratsua, berrerabiltzea, birziklatzea eta ekonomia zirkularra udan ere gogoan izan behar dira. Gozatu daiteke, eta jasangarria izaten jarraitu. Hondartzara bizikletan joan gaitezke, tokiko eta sasoiko produktuen piknik bat eraman, iturriko ura kantinploran, eta erabili eta botatzeko produkturik gabe.
Ingurumen Departamentuak ekitaldi honetan milioi eta erdi euro bideratuko ditu hondartzen kudeaketa orokorrerako: sentsibilizazio kanpainaz gain, hondartzen garbiketa, bideometria sarea, Nik Hondartzak aplikazioaren eguneraketa eta salbamendu zerbitzua, Aldundia hondartzak garbitzeko zerbitzua zuzenean ematen duen udalerrietan; kasu hauetan, banaketa orekatua izan dadin, zuzenketa txiki bat ezarriko da udalerri txikienen alde.
2016