Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Oñatiko Udalak eta Aldundiak bat egingo dute Zubikoa polikiroldegia handitze eta eraberritzen

Oñatiko Udalak eta Aldundiak bat egingo dute Zubikoa polikiroldegia handitze eta eraberritzen

Igerilekuak eta gimnasioak handituko dira eta polikirol osoa berrituko da.

2019/02/08

Egin behar diren lanean artean, hauek daude: igerilekuak eta gimnasioak handitzea; bulegoak, estalkiak, harrera, aldagelak eta sauna berrituko dira; Kostea 5.823.954 eurokoa da eta Aldundiak 453.920 euro jarriko ditu.

Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

Itxaso: “Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”.

Mikel Biain Oñatiko alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute Zubikoa kiroldegiaren handitze eta eraberritzeri ekiteko. Proiektuaren kostea 4.804.000 eurokoa da eta Aldundiak 453.920 euro jarriko ditu.

 

Oñatiko Zubikoa kirolguneak baditu kirol instalazio handi batzuk, asko erabiltzen direnak ia urte osoan. Instalazio horien puska handi bat 1980an egindako lehen eraikuntzari dagokio, eta harrezkero ez da lan handirik egin; horrek berekin ekarri du denboraren poderioz hondatzea. Horregatik, hainbat lan egingo dira, estalkian ura sartzen ari dela-eta, hori konpontzeko, egiturazko elementuei kalte egiten ari zaielako.   

 

Kirol ekipamenduak birmoldatu, berritu, ordeztu eta lekualdatzeko 2017-2020 aldiko Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Planaren esparruan sartzen da laguntza; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat inbertsio finantzatuko ditu lurraldeko kirol azpiegiturak hobetzeko eta, horrela, erantzuna emateko Gipuzkoako gizarteak jarduera fisikoa eta kirola egiteko duen premiari. Aldundiak lehentasuna eman dio egungo ekipamenduak berritu eta birmoldatzeari, instalazio berriak eraikitzearen ordez.

Itxasok nabarmendu duenez, "planak 55 udalerriri eta 567.000 biztanleri eragiten die, hau da, Gipuzkoako biztanleen % 80ri; guztira 53,8 milioi euroko inbertsioa egin da, eta Aldundiak 10,6 milioi euroko laguntza eman du".

“Foru Aldundian adin guztietako, edozein sexuko eta jatorri guztietako herritarrek instalazio egokiak izan ditzaten eta horietara sarbidea izan dezaten nahi dugu, haietan kirola edo gainerako aisialdiko jarduerak egin ahal izateko eta, horrela, haien bizi kalitatea hobetzeko”, esan du Itxasok. 

Bai Oñatiko Udalak bai Aldundiak balorazio ona eman diote lankidetzari, eta adierazi dute bizi ditugun garai hauetan inoiz baino beharrezkoagoa dela baliabide publikoak modu eraginkorrean eta jasangarrian erabiltzea, erakundeen arteko lankidetzatik abiatuta.

  

2172