Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour OndareBideak guneak bere irudia berritu du

OndareBideak guneak bere irudia berritu du

400.000 item kulturaletik gora, 43 erakundeen eskutik www.ondarebideak.eus gunean

2017/10/27

OndareBideak proiektuak bere web gune berria aurkeztu du. OndareBideak DSS2016 hiriburutza kulturalaren legatua da. Atari berrian, irudi digitalei garrantzi gehiago eman zaie, plataforma erakargarri eta intuitiboago bat sortuz, betiere eskaintzen diren edukien kalitatea zainduz. Izan ere, erreferentziazko erakundeak dira gune hau elikatzen dutenak: Euskal Filmategia, Euskomedia Fundazioa, Eresbil, Untzi Museoa, edo Sancho el Sabio Fundazioa, besteak beste.

Elhuyar Fundazioak, Eusko Ikaskuntzak eta EHUko IXA ikerketa taldeak garatuta, OndareBideak museo birtual kolaboratibo bat bezala aurkezten da. Bertan, erabiltzaileek edukiak kontsultatzeaz gain, interpretatu ahal izango dituzte ibilbideak (erakusketak) sortuz. Ondarera gerturatzeko eta elkarreragiteko modu berritzaile eta kreatibo bat eskaintzea da proiektu honen helburua.

Software aske eta kode irekiko teknologiekin garatutako plataforma hau, gai ezberdinen inguruko ibilbideak eskaintzen ditu gaur egun (zinea, musika, arkitektura, historia, gastronomia,…). Horietako asko fisikoki ere gauzatu ahal izango dira gehitutako QR kodeei esker.

Erabiltzaileek (hiritar zein erakunde) elementu eta ibilbide kultural horiek bozkatzeko aukera izango dute, baita sare sozialetan partekatzeko edo komentatzeko ere, euskal ondare kulturalean inguruan elkarrizketak sortuz.

#OndareBideak, guztion, guztiontzat eta guztion arteko museo birtuala!

  

1461