Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Hirurogeita hamar jarduera Gipuzkoako 33 udalerritan, emakumeen rola ikusgai jartzeko kultura ondarearen eremuan

Hirurogeita hamar jarduera Gipuzkoako 33 udalerritan, emakumeen rola ikusgai jartzeko kultura ondarearen eremuan

"Ondarea, emakume herentzia" jarduera europarrak

2018/09/13

Itxaso: «Hau aukera bikaina da agerian uzteko emakumearen absentziak, isiltasuna eta bazterkeriak baita ondarearen eremuan ere».

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, hirugarren urtez jarraian, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen ditu. Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea da ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea.  Kultur ondasunak zaindu beharraren sentsibilizazioa bilatu nahi du ekimen horrek, gizarte kohesioa eta gure kultur identitatea indartzen duen elementu gisa, eta garapen ekonomikoaren eta enplegu jasangarriaren iturri baita.

Ondarearen Europako urtean, ekitaldi honetarako hautatu den ardatz tematikoa Ondarea da: Emakumearen herentzia, gai hori testuinguru sozial eta kultural batean kokatuz ondarea beste modu batean erakusten baitu.

«Gure erronka da emakumearen eginkizuna ikusaraztea ondasun kulturalak sortu, zaindu eta transmititzeko garaian, beste alderdi askotan bezala, ezkutatuta edo kontuan hartu gabe egon baitira». «Hau aukera bikaina da agerian uzteko emakumearen absentziak, isiltasuna eta bazterkeriak baita ondarearen eremuan ere», azaldu du Denis Itxaso Kultura diputatuak.

70 jarduera aurkeztu dira, Gipuzkoa osoko 33 udalerrietan egingo direnak, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera. Programan erakusketak daude, bisita eta ibilbide gidatu edo antzeztuak, lantegiak, ikuskizunak, mahai-inguruak, adineko emakumeen lekukotzak eta bizipenak, bisita arkeologikoak, emakume artisten adibideak, emakume ilustratzaileenak, emakume arkitektoetan, emakume konpositoreenak, emakume ostalarienak, emakume estanpatzaileenak, sorginei buruzko ikerketa berri bati buruzko liburu baten aurkezpena, itsasoko emakumeen omenaldia, erakusketa iraunkorra San Telmo Museoan genero ikuspegitik, delitu sexualei buruzko artxiboak, Ipurua estadioko bisita Eibar futbol taldearen historiari emakumearen ikuspegitik begiratzeko, erromatar garaiko emakumeei buruzko erakusketa, musika herrikoian izan diren emakumeei buruzko erakusketa, eta abar. Prentsaurrekoan, orobat izan dira ekintzen antolaketan lankide izan diren kultura eragileak, kirol eragileak, enpresa pribatuak eta erakundeak.

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiek elkarrekin lan egin dute eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, Jardunaldiek Euskadi osoan barrena eragina izan dezaten, baita ahaleginak bikaintzeko eta esperientziak trukatzeko ere.

Jardunaldi hauen xedea da ondarea balioan jartzea, hura Gipuzkoako herritarrengana beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin eta egun jakin batzuetan. Jarduerak irailaren 15ean hasiko dira, eta  azaroaren 16an amaituko dira Aldundiak Ondarea Saria ematearekin batera.

Itxasok nabarmendu du eremu honetan egiten ari diren lan bikaina. Horrela, gogorarazi du lehen itsas festibala ospatu dela Pasaian, Biurtekoa eta Donostiako Euskal Arkitektura Institutua abiarazi direla, burdinaren ibilbidearen garatu dela, Mutrikuko Arrietakua Jauregia bisitetara zabaldu dela, Mutiozabal ontzitegia zaharberritu dela, Tolosako Artxiboa ere zaharberritu dela eta Aldundiak bere egin duela Oñatiko Gipuzkoako Artxibo Historikoa.

«Gipuzkoako kultura ondarea berreskuratzea eta balioan jartzea sustatzen ari gara, interes handikoa baita. Gure helburua da ondarea kontserbatu beharraz sentsibilizatzea, gizarte kohesioari laguntzen dion elementu bat baita, bertakotasun sentimendua indartzen duena, Gipuzkoari berezitasuna ematen diona, gure oraina ulertzen eta interpretatzen laguntzen diguna eta, aldi berean, rol nagusi bat duena gure gizartearen garapen ekonomikoan», esan du.

 

.

 

Eranskinak:

  

1694