Ozeanoen munduko eguna
Ozeanoen munduko eguna
«Ozeanoa eta generoaren auzia».
Ozeanoa hemen hasten da…
Jose Ignacio Asensio: «Justizia Klimatikoa eta Justizia Ozeanoan, horra Genero Justiziaren ideian sartzen diren bi atal».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Ozeanoen Munduko 2019ko Eguna ospatzeko leloan agari den Genero Justiziaren ideia babestu eta sustatzen du.
Ozeanora –ozeanoetara– ingurumenaren eta fisikaren ikuspegietatik gerturatu ohi gara, gure itsasoek gizakiari eragiten dizkien desorekak eta desoreka horiek bertan bizi diren espezieei eta Planetaren jasangarritasunari eragiten dizkieten arriskuak direla eta.
Ikuspegi hori aberastu egiten da ozeanoen justiziaren kontzeptua gehitzen badugu, hark izaera etiko eta moral osagaiak ekartzen baitizkio; gaur badakigu ozeanoetako aldaketek, eta etorkizunean gehiago izango ditu, badutela eragin ingurumenean eta jende guztiaren berdin eragiten ez dion eragin soziala, gehiago eragiten baitie emakumeei, gehiago egoera zailean dauden emakumeei.
José Ignacio Asensio jarduneko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko foru diputatuaren ustez, «sustatzen dugun Justizia Klimatikoaren ideia zehaztu egiten da Ozeanoren eta generoaren arteko harremanari dagokionez. Gai horretan aurrera eginez, ozeanoarekin zerikusia duten jardueretan genero berdintasuneko formak sustatzeko moduak aurkitzen dira: ikerketa zientifikoan, arrantzan, itsasoko lanbideak, itsasotik egiten den migrazio eta pertsonen trafikoa, eta politiken eta kudeaketaren formulazioa».
Generoaren, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren arteko lotura 1995an zehaztu zen Beijingeko Ekintza Plataforman. Bertan esan zen emakumeek rol estrategiko bat izan behar dutela kontsumo eta ekoizpen jasangarriko patroiak garatzeko orduan.
Horregatik, Ozeanoen Munduko Egun hau une egokia da aldarrikatzeko emakumeek eta gizonek parte-hartze berdindu bat izan behar dutela baita ozeanoen eta, oro har, ingurumenaren inguruko erabakiak hartzeari dagokionez ere.
Zentzu honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako Parlamentuak 2018ko urtarrilaren 16an emandako «Emakumeak, Genero Berdintasuna eta Justizia Klimatikoa» Ebazpena gogoratu eta nabarmendu du. Bertan, eskatzen da genero berdintasuna sar dadila aldaketa klimatikoari eta energiari buruzko politiketan; zehazki, Ebazpenak exijitzen du Europa osoko erakunde eta agintariak ez daitezela mugatu aldaketa klimatikoaren kanpoko dimentsiora bakarrik, baizik eta genero berdintasunari eta ahalduntzeari buruzko ezagutza eta lana ere areagotu dezatela, eta gara dezatela, azken muturreraino, Justizia Klimatikoaren printzipioa, –«Ozeano Justizia» ere esaten ahal dioguna Ozeanora ekarriz gero–.
Gai honetan, jarduneko foru diputatuak hau esan du: «Gipuzkoa lurralde aurreratu bat da. Izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Foru Arauak, zeina Batzar Nagusiek aho batez onartu baitzuten 2015ean, zehazki esaten du Aldundiak Gipuzkoako Lurralde Historikoan ingurumena hobetzeko politika publikoetan genero ikuspegiaren integrazioa bultzatuko duela ingurumen politika eta zerbitzuak garatzean, emakumeen eta gizonen bizitza modalitateei lotutako berariazko premiak kontuan hartuta, baita belaunaldien arteko solidaritate printzipioa ere».
«Aldaketa klimatikoaren aurkako eta ozeanoen aldeko borrokan eraginkor ez izateak berekin dakarren bidegabekeria handiena herrialde eta herritar txiroek, bereziki emakumeek, jasaten duten kaltea da. Asensioren esanetan, «Ozeanoen Munduko Egun Onek aukera bikaina da generoaren auzian sakontzeko ozeanoari eta gizakiari dagokionez, eta gai horretan politika eta akzio zehatzak abiaraztea».
Eta hemen bukatzen da...
1658