Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Pertsona bakarrak segitzen du positibo emanda egoitza sarean

Pertsona bakarrak segitzen du positibo emanda egoitza sarean

Azken bi egunetan ere ez da positibo gehiagorik izan, ezta heriotza eta alta medikurik ere.

Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen azken orduko egoeraren berri eman du, eta COVID-19ri dagokionean, azken bi egunetan ere ez dela aldaketarik eman adierazi du; ondorioz, ez da kasu berririk, heriotzarik, ezta mediku altarik ere izan sareko 65 zentro eta 5.425 plazatan.

Gaur egun, bakarra da COVID-19n positibo emanda jarraitzen duten adineko pertsona, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan dago. Osasun-krisia hasi zenetik, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna, 168 pertsona zend dira COVID-19rekin, 16 dira kasu positiboak izan dituzten zentroak, eta, gaur arte, horietatik 15ek atzean utzi dute birusa: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarautzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako Aita Etxe, Beasaingo Arangoiti, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.

  

1478