Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Pertsona bat zendu da eta bostek eman dute Covid-19n positibo Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Pertsona bat zendu da eta bostek eman dute Covid-19n positibo Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Tolosako Iurreamendi egoitza Covid-19 gabe geratu da, positibo emanda zeuden azken bi pertsonak sendatu ostean.

Eider Mendoza foru bozeramaileak lurraldeko adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta jakinarazi du, azken orduetan, 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dagoen sarean, 28 lagunek gehiagok gainditu dutela Covid-19a, aldiz, lagun bat zendu da Arrasateko Iturbide egoitzan, eta bost pertsonek positibo eman dute. Mediku alta jaso dutenak bizi dira Arrasateko Iturbiden (8), Donostiako Berran (9), Zumaiako Otezurin (3), Eibarko San Andres (3) eta Egogainen (2), Zarauzko Santa Anan (1) eta Tolosako Iurreamendin (2).

          Azken egoitza hori, Iurreamendi, Covid-19 gabe geratu da positibo emanda zeuden azken bi pertsonek alta jaso ostean. Horrela, jada hiru dira, positiboak izan ondoren, euren zentroetan kasu aktiborik ez duten egoitzak: Iurreamendi, Beasaingo Arangoiti eta Hondarribiko Caser Residencial Betharram.

          Guztira, gaur arte, 312 adineko pertsonen jaso dute mediku alta, 165 hil dira eta 77k diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute; hurrenez hurren, %56,3a, %29,8a eta %13,6a ordezkatzen dute. 13 dira gaur egun kasu positiboak dituzten egoitzak, 15 lagun ingresatuta daude Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan eta 17 ospitalean.

          Beste kolektiboen egoerari dagokionez, hala nola, desgaitasuna duten pertsonena eta adin txikikoena, ez da aldaketarik egon azken orduetan. Bozeramaileak gogorarazi du desgaitasun duten 17 lagunek eman zutela positibo lau zentrotan eta guztien jaso zutela mediku alta, azkenak pasa den apirilaren 29an. Haurren eta nerabeen babeserako foru egoitza sarean artatutako adin txikikoei dagokienez, bat da diagnostiko positiboarekin jarraitzen duena. Sare hori 43 zentro eta 450 plazaz osatuta dago.

          Beste alde batetik, suhiltzaileek, DYAko boluntarioek eta ekipo espezializatuek, desinfekzio lanekin jarraitzen dute, eta atzo eta gaur artean, berriro desinfektatu dituzte Arangoiti (Beasain), Argixao (Zumarraga), San Juan de Dios (Arrasate), Otezuri (Zumaia), Santa Ana (Zarautz), Iurreamendi (Tolosa), Iturbide (Arrasate) eta San Jose (Ordizia).

  

1794