Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Poetika, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa

Poetika, gaur egungo poesiaren inguruko zikloa

Ostegun honetan Tere Irastortzak bere poemak irakurriko ditu Felipe Juraristiren eta Ainhoa Garayar biolinistajolearen laguntzaz.

2018/05/15

Ostegun honetan Tere Irastortzak bere poemak irakurriko ditu Felipe Juraristiren laguntzaz,  Musikeneko Ainhoa Garayar-ek, biolina joko duelarik, arratsaldeko 19:30etan Koldo Mitxelenan.

Koldo Mitxelena Kulturunea poesiaren kanpora eta barrura begira jarriko da berriro, POETIKA izeneko egitaraua martxan jartzeko. Hain zuzen, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira KMko Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak bere olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan aditua den pertsonaren batek poeta horren aurkezpena egingo du, haren poesia lanari buruzko nondik norakoen azalpena eta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasle bat protagonista izango da ere, eta hainbat musika-pieza interpretatuko ditu. Hiru ardatz nagusi horietan egituratako dira ‘Poetika’ ekimen berriko musika eta poesia ikuskizunak. Emanaldiak programatuko dira, martxoan hasi eta azarora arte (uztailean eta abuztuan izan ezik). Beraz, guztira zazpi emanaldi antolatuko dira.

Ostegun honetan, Poetika zikloaren barnean Tere Irastortza izango dugu bere poemak irakurtzen, Felipe Juaristiren laguntzaz eta Musikeneko Ainhoa Garayarrek biolina joko du. Ekitaldia euskaraz izango da, Koldo Mitxelenako Areto Nagusian 19:30etan.

Tere Irastortza (Zaldibia, 1961), ikasteaz filologoa, ibilbide luzeko idazlea da, eta poeta oroz gain. 1980an plazaratu zuen lehen liburua, Gabeziak. Obra poetiko oso oparoa osatu du harrezkero, olerkia, saiakera eta zutabegintza landuz batik bat. Beasaingo Andramendi ikastolako zuzendaria da, eta Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, irakasle eta zuzendaria ere bai. Tere Irastortza Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesía lanik berriena. Piztutako etxea (Erein).

Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzako lizentziaduna eta euskaltzain urgazlea da. Literaturak eman badio osperik handiena, kazetaritza, gidoigintza, kritika literarioa edota itzulpengintza alorretan ere ibilia dugu. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da. Bi aldiz irabazi du Euskadi Saria. Balea Zuria argitaletxe sortu berriko lantaldean kide da. 2014an kaleratu zuen bere poesía lanik berriena, Piztutako etxea (Erein).

  

1448