Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Quimatryx enpresa Alzehimerraren aurkako farmako berri bat garatzeko hautatua izan da Kærtor eta Jannsen Farmazeutikaren eskutik

Quimatryx enpresa Alzehimerraren aurkako farmako berri bat garatzeko hautatua izan da Kærtor eta Jannsen Farmazeutikaren eskutik

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak babesten duen enpresa bat da.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioko ordezkariak, Garikoitz Agote, Ekonomia Sustapaneko zuzendariak eta fundazioko lehendakariordeak eta Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak, Quimatryx-en laborategiak bisitatu dituzte Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan. Bertan Garikoitz Agotek azmpimarratu du: “Oso garrantzitsua da Biozientzien alorra bultzatzen jarraitzea; Aldundian egiten ari garen apustu estrategikoetako bat da, hain zuzen ere. Premiazkoa da zentzu honetan aurrera egiten jarraitzea, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuz, honek ahalbidetuko baitu ekosistema zientifiko aurreratu bat izatea, gai izango dena etorkizuneko errealitateei aurre egiteko, Biozientziena den bezalako alor aldagarri batean”.

            Janssen farmazeutikak eta Kærtor Fundazioak farmako berrien aurkikuntzarako I2D2 (Incubation Innovation in Drug Discovery) ekimenaren barruan aukeratu du, Quimatryx enpresa gipuzkoarraren proiektua, HDAC6-ri kontra egingo dion molekula Inhibitzaile Epigenetikoa garatzeko, Alzheimerra tratatzeko ahalmena izango duena. I2D2 programa Johnson & Johnson eta Galiziako Xuntak batera finantzatua da, eta ekintzailetza eta ezagutza transferentzia ditu helburu, enpresa-jarduera handitzea eta ongizate ekonomiko eta soziala ahalbidetuko dituena.

            Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak hainbat enpresa-proiektu babesten ditu, horien artean Quimatryx, eta laborategietara egindako bisitan Garikoitz Agotek adierazi du “oso berri ona da Quimatryx aukeratua izana Alzheimerraren aurkako farmakoa garatzeko; horrelako erronken aurrean gure enpresen gaitasunak balioan jarriz”.

            Inkubazio faseak irauten duen bitartean, urtebete gutxi gorabehera, proiektuak zuzendaritza batzorde bat izango du, eta horren parte izango dira Quimatryx, Johnson & Johnson eta Kærtor Fundazioko ikertzaile taldeak. Batzorde horren egitekoa izango da programa hauen azelerazioa, fokoa ikerketa modu efizientean gaixoengana gerturatzean ipiniz. Inkubazio fasea amaitzearekin batera, proiektuaren emaitzak baloratuko dira Johnson & Johnson-ek etorkizunean egin ditzakeen inbertsioak aztertuz.

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioa eta Quimatryx

Biozientziak Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak egindako apustu bateratua da, ekintzatik biozientzien alorra garatzea posible egiten duena. Kutxa Fundazioko zuzendariak aipatu duenez, “zientzia, ikerketa teknologikoa eta berrikuntza daude enpresa garapenaren oinarrian eta edozein lurralderen garapenaren zutabe garrantzitsuenetakoak dira, eta horren sustapena da fundazio honen eginkizun nagusienetako bat”. Fundazioak biozientzien alorreko enpresa-proiektuak identifikatzen ditu, Quimatryx bezala eta proiektu horiek merkatura iristen laguntzen du, baliabide finantzieroen eta dibulgazio eta sentsibilizazio ekintzen bidez. “Gipuzkoak biozientzietan eta osasunean jartzen du azpimarra etorkizunean gorantz joango den sektore estrategiko bezala, eta horren erakusle da Quimatryx eta gizartean eragin nabarmena duen gaixotasun bati aurre egiteko garatuko duen proiektua”, gogorarazi du Garikoitz Agotek.

            Biozientziak Fundazioak bultzatzen duen enpresetako bat da Quimatrix, 2016 amaierako bultzada berriaren ondoren. Miramongo Parke Teknologikoan dago kokatuta eta bere jarduera zentratzen da diana epegenetikoen aurkako farmako berriak aurkitzean eta garatzean. Zehazki, HDAC6 inhibitzaile selektiboen garapenean zentratzen da, gaixotasun ugariri lotutako diana epigenetikoa, esate baterako, kantzerra, nerbio sistema zentralari lotutako gaixotasunak eta gaixotasun autoinmuneak.

            Quimatryxek Donostian dituen instalakuntzetara egindako bisitan, Gipuzkoan bikaintasunezko ikerketa eta transferentzia teknologikoa bultzatuko dituen kultura baten alde egiteak duen garrantzia azpimarratu da. “Herritarrak Gipuzkoan biozientziek duten garrantziaz ohartaraztea bilatzen dugu, zahartze osasuntsu baterantz joatea, pertsonen ongizatea eta kalitatezko enpleguak sor daitezen ahalbidetuko duena”, aipatu du Ander Aizpuruak. Aldi berean, Garikoitz Agotek azpimarratu du Quimatryx bezalako enpresak, proiektuak eta azpiegiturak lurraldean izateak duen balioa, ikerketa bultzatuko dutenak, bereziki, zahartze osasuntsu batera eramango gaituztenak. “Ezin dugu ukatu Gipuzkoa zahartzen ari den gizarte bat dela, eta testuinguru honetan, benetan kezkatzen gaitu zahartze hori osasuntsua ez izateak”, gehitu du Agotek.

            Proiektuaren helburu nagusia da aho-konposatuen diseinua eta garapena aurrera eramatea, burmuinera iristeko aukera izango duena eta HDAC6 diana selektiboki inhibituko duena, Alzheimerra tratatzeko helburuarekin. Horretarako, proeiktuak bere gain du Quimatryx-ek HDAC6 dianaren alorrean duen ezagutza eta esperientzia, eta proteina hori selektiboki inhibitzeko indarra izango duen konposatuen garapena. Kontuan izanez, baita ere, Kænor Fundazioko eta Janssen farmazeutikako ikertzaileek farmako berrien aurkikuntzan duten esperientzia. HDAC6 inhibitzaile selektiboak sintetizatzen ari da Quimatryx, Janssen eta Kærtor-ekin batera, in vitro eta in vivo bezala ari direnak karakterizatzen, efikazia eta segurtasuna zehazteko.

            Proiektu hau open innovation modeloaren adibide praktikoa da, enpresa farmazeutiko multinazionalek ezarri nahi dutena, konposatu kandidatu aurre-klinikoen garapen-denbora optimizatzeko eta gaixoetan efizientzia eta segurtasuna kondizio onenetan aztertzeko.

  

3214