Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoak SKATEGUNEEN inguruan elkarlanerako prozesua abian jarri du zenbit udaletxerekin

Gipuzkoak SKATEGUNEEN inguruan elkarlanerako prozesua abian jarri du zenbit udaletxerekin

Komunitate-integraziorako eta kohesiorako ahalmen handia dute Skateguneek

Itxaso: “Skate mundua eta horren inguruan gauzatzen diren jarduerak dira gure gizartearen gaztaroko adierazpen dinamiko eta sutsuenetako batzuk eta gainera, komunitate-integraziorako eta kohesiorako ahalmen handia dutela uste dugu”.

Aldundiko Kultura eta Gazteriaren Departamentuak hainbat udaletxetako ordezkariak bildu ditu gaur arratsaldean SKATEGUNEEN inguruan elkarlanerako prozesu bat hasteko. Bertan, izan da Javier Labad arkitekto getxotarra, arlo horretan ibilbide luzea duen profesionala.

Momentuz, zazpi udalek agertu dute interesa proiektu horretan parte hartzeko –Andoain, Arrasate, Bergara, Errenteria, Lasarte-Oria, Ordizia eta Tolosa–, eta zuetako bakoitzak garapen edo ibilbide maila desberdin bat dute arlo horretan.

“Skate mundua eta horren inguruan gauzatzen diren gizarte, kirol eta kultur arloko askotariko jarduerak dira gure gizartearen gaztaroko adierazpen dinamiko eta sutsuenetako batzuk.  Gainera, komunitate-integraziorako eta kohesiorako ahalmen handia dutela uste dugu”, esan du Denis Itxasok, Kultura eta Gazteriako Diputatuak.

Horrenbestez, Departamentuak skatea eta horrekin lotutako jarduerak egiteko espazio berriak sortu nahi ditu lurraldean, interesaturik egon litezkeen udalerrien eskutik eta gazteen zein gazte elkarteen partaidetzarekin.

Gipuzkoan skate parkeen adibide onak badauden arren, kasu honetan helburua izango litzateke foru eta udal ekimenaren arteko baterako proiektu bat burutzea, eta, batez ere, skater gazteen parte hartze maila handiarekin burutzea parkearen diseinua eta itxuraketa.

Beraz, proiektuen ezaugarriak, tamaina eta kudeaketa eredua kontuan hartuta, gazte horientzat eta etorkizunean interesatuta egon daitezkeen beste udal edo eskualde batzuentzat erreferentziazkoak izan daitezkeen proiektuetan pentsatzen ari da Aldundia.

Hortaz, proiektu berriak sortzeko edo lehendik daudenak hobetzeko interesa izan dezaketen udalerriak edo eskualdeak zehaztu ondoren, proposatutako dinamika izango litzateke skate parkea eta bere ingurunea denen artean diseinatu eta itxuratzeko fasearekin hastea, eta, ondoren, hortik ateratako proiektua gauzatzea finantzaketa mistoaren bidez (Aldundia eta Udala).

 

 

  

1550