Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak errekorreko zuzkidurak izango ditu 2023 eta 2024an ere

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak errekorreko zuzkidurak izango ditu 2023 eta 2024an ere

Gipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 1,4 milioi gehiago jasoko dituzte aurten, eta datorren urtean 651 milioitik gora izango dira

2023/10/16
Gipuzkoako Foru Aldundia

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF), Gipuzkoako udalen finantzaketarako mekanismo nagusiak, 610 milioi euroko zuzkidura izango du 2023 urtean, aurreikusitakoa baino 1,4 milioi euro gehiago Horrela, funts horrek aurrekaririk gabeko zuzkidura lortuko du. "Joan den asteazkenean egindako Finantzen Euskal Kontseiluan gure zerga-bilketaren aurreikuspenak eguneratzea erabaki genuen. Ondorioz, euskal erakundeek baliabide gehiago izango ditugu, udalak barne", azaldu du Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuak. Foru Aldundiko arduradunak nabarmendu du albiste onak direla, udalei aukera emango baitie baliabide gehiago izateko egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko.

Perona lurraldeko udal ordezkariekin bildu da gaur arratsaldean Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluan. Bileran parte hartu dute, Foru Aldundiaren ordezkari gisa, Peronak berak, Irune Berasaluze Gobernantzako foru diputatuak, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasunerako foru diputatuak eta Bittori Zabala Zerga eta Finantza Politikako zuzendariak. Eudelen izenean, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi, Tolosako alkate Andu Martinez, Zumaiako alkate Iñaki Ostolaza, Eibarko alkate Jon Iraola eta Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi ordezkari Kerman Orbegozo izan dira.

Peronak gogorarazi du euskal erakunde-sistema arrisku partekatuko sistema dela, onerako eta txarrerako, eta albiste positiboak daudenean, erakunde-maila guztien mesedetan doa. Ondorioz, UFFFak 610 milioi euro izango ditu 2023an, eta 651 milioi 2024an. Bi kasuetan, 2023rako eta datorren urterako aurreikuspen berria inoizko foru-funtsik handienak dira. Gainera, 2024aren kasuan, funtsaren zuzkidura 650 milioi eurotik gorakoa izango da lehen aldiz. "Horrela, udalek baliabide gehiago izango dituzte egoera ekonomikoari aurre egiten jarrai dezaten", nabarmendu du

  

1794