Untzi Museotik Euskal Itsas Museora
Untzi Museotik Euskal Itsas Museora
Aldundiak Untzi Museoaren proiektua berritu du “euskal itsas tradizioa jende guztiarengana hobeto iristeko”
Kultura eta Turismo diputatu Denis Itxasok Euskal Itsas Museoko Raúl Pérez Iratxeta zuzendari berria aurkeztu du, eta “aurten prozesu parte-hartzaile bati ekingo diogula, eta bertan esparru honetan lan egiten duten agenteak nahastu nahi ditugula” esan du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak Untzi Museoa osorik berritzeari ekin dio, erronka, aukera eta helburu berriak ipiniz, bere edukien, produktuen eta kultur zerbitzuen inguruan estrategia berria ezarriz, eta ezagutza helarazteko modu berriak erantsiz.
Untzi Museorako proiektu berri honen helburua lortzeko, bertako eta kanpoko publiko berria erakarri, eta museoen sarearekin eta Gordailuarekin elkarlana indartu nahi da, bereziki Albaolaren eta Orioko Mutiozabal ontziolaren proiektuarekin lotuz.
Proiektua berritzeko, bertako edukiak aberastu behar dira eta eduki horiek proiekzio handiagoa emango dieten moduan kokatu behar dira. Museoa indartzeko, itsas kulturarekin lotutako proiektuetan paper protagonista eman behar zaio: Pasaia Itsas Festibala 2018, Juan Sebastian Elkanoren urtemuga, Mundubira 500 Elkano Fundazioarekin kultur proiektutan parte hartuz, etab.; itsasoko kultura artearen eta sormenaren munduarekin (Labore) lotuko duten ekimenak sustatzea eta bertan parte hartzea, eta Museoak egindako ikerketa- eta kontserbazio-lanaren balioa azpimarratzea, ikusgaitasun eta proiekzio handiagoa emateko.
Denis Itxaso diputatuak adierazi bezala, “museo-eredu berri bat finkatu nahi da, bere bokazioa, kudeaketa eta trakzio-ahalmena eguneratuz. Horretarako, edukiak berritu eta kultura hedatzeko mekanismoak indartuko dira, Donostiako kaiaren bihotzean kokatutako espazio hau turismoa erakartzeko elementu bihurtzeko. Horregatik, bertako herritarrengana eta turistengana hurbildu nahi dugu”.
Museoa erronka garrantzitsu baten aurrean dago. Alde batetik, gaur egun duen identitate-fasea gainditzea eta, bestetik, edukiontziari garrantzi handiagoa emanez erreferentzia-eredu berria bilatzea, aldi baterako erakusketen programari eta informazioaren transmisioari garrantzi handiagoa emanez.
Batetik, museoaren kokapen bikainak —Donostiako kaiaren erdian— eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu nahi dira eta, bestetik, eraikinaren mugak —espazioak eraginak batez ere— gainditzen jakin behar da. Horretarako, ideien transmisioa nagusituko den erakusketarako formatu erakargarriak prestatuko dira, haiei lotuta egongo diren kultura dinamizatzeko programekin aberastuta.
Azken batean, helburua da aldaketak eta etorkizuneko erronkak definitzea eta haietara egokitzea. Kultur proiektuak diseinatzeko, bertako bildumak kudeatzeko, aisiaren gizartean kontsumo-ohituretan lekua egiteko eta, azkenik, ekipamendua autofinantzatzeko mekanismoak garatzeko erronkak.
Honako hauxe izango da Untzi Museoaren proiektu berrituaren talde berria:
• RAUL PEREZ IRATXETA. Zuzendari nagusia.
• XABIER AGOTE AIZPURUA. Kultur zuzendaritza.
• XABIER ALBERDI LONBIDE. Zuzendaritza zientifikoa.
• ANA IZA MIKELEIZ. Komunikazio-arduraduna.
• AITOR BUITRON PEREZ SAN ROMAN. Programa pedagogikoaren arduraduna.
• GORKA LOPEZ DE ALDA RAMOS. Arreta eta informazioa.
• PEIO URRUTIA OCHOA. Arreta eta informazioa.
2219