Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Wearcycle: erabiltzen ez diren maindireak birziklatu eta jantzi bihurtzen dituen ekonomia zirkularreko proiektua

Wearcycle: erabiltzen ez diren maindireak birziklatu eta jantzi bihurtzen dituen ekonomia zirkularreko proiektua

Ingurumeneko Departamentuak eta Ternua Group-ek, Belda Lloréns eta Gureak elkarteekin lankidetzan, abian jarrri dute Wearcycle programa.

2022/01/28

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Ternua Group-ek, Belda Lloréns eta Gureak elkarteekin lankidetzan, abian jarrri dute Wearcycle programa, zeina proiektu bakana baita, non birziklatzen diren Gureak enpresako ikuztegi industrialetako ehun-hondakinak, jantzi berriak sortzeko.

Lehen etapan, berreskuratu dira hoteletako 2 tona izara zuri, eta horiekin, egin dira 18 janzki-mota (11 Loreak Mendian eta 7 Ternua), zeintzuk salgai egongo baitira otsailetik aurrera ohiko saltokietan.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatua: “Hau da adibide garbi bat zergatik gauden Gipuzkoan ehungintza jasangarriaren abangoardian: saihesten dugu hondakina sortzea, sustatzen dugu materialak berrerabiltzea, eta bultzatzen dugu ekoizpen eredu berri bat, balio duena tokiko ekonomia bultzatzeko eta hazteko”.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak, Edu Uribesalgo Ternuako Berrikuntzako zuzendariak, Francisco Mataix Belda Lloréns-en zuzendari exekutiboak, eta Mariano Cortes, Ekonomia Zirkularreko prospekzio-teknikaria Gureakeko Berrikuntza Alorrean, gaur goizean aurkeztu dute Wearcycle proiektu berria. Ternua Group-ek bultzatutako ekimena da,  eta ekimen horretan, ikuztegi industrialetako ehun-hondakinekin, bestela zabortegi bihurtuko liratekeenak, kalitatezko arropa berriak sor daitezkeela erakuste  da.

Wearcycle proiektuak, eragile ezberdinen arteko elkarlan proiektu bat da, Wearcycle proiektua, beraz, hainbat eragileren arteko lankidetzaren adibide bat da, eta kontsumo ondoko ehun-hondakinen arazo garrantzitsu bat konpontzen du; izan ere, bizi-zikloaren amaierara iritsi diren ehun-produktuak biltzen ditu, ehun-hondakin horietatik haria sortzeko. Proiektu horren bidez, hondatutako ehunen 2 tona birziklatu dira, zehazki, hoteleko kotoizko maindireak, Oiartzungo Gureak Ikuztegiko garbitze-prozesuan hondatu direnak, eta Belda Lloréns enpresak haria sortu du, oso erresistentea eta guztiz jasangarria, Ternua Group-ek gizon eta emakumeentzako kamisetak eta jertseak egiteko erabili duena. Guztira, 18 jantzi sortu ditu (11 Loreak Mendian eta 7 Ternua). Ohiko saltokietan egongo dira eskuragarri otsailetik aurrera.

 Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak 30.000 eurorekin lagundu dio proiektu horri, zeinak proposatzen baitu ekoizpen ereduaren aldaketa bat, eta bultzada bat ematen baitio tokiko ekonomiari.  Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak adierazi duenez, “Hau da adibide garbi bat zergatik gauden Gipuzkoan ehungintza jasangarriaren abangoardian: saihesten dugu hondakina sortzea, sustatzen dugu materialak berrerabiltzea, eta bultzatzen dugu ekoizpen eredu berri bat, balio duena tokiko ekonomia bultzatzeko eta hazteko”.

Lehen etapan, berreskuratu dira 2 tona izara zuri, % 100 kotoiz eginak, eta horiekin, Belda LLorénsek egin du hari bat, % 50 kotoi birziklatua eta % 50 kotoi organikoa. Hari jasangarri horrekin, bilduma bat egin da 18 janzki-motarekin (11 Loreak Mendian eta 7 Ternua), zeintzuk salgai egongo baitira otsailetik aurrera ohiko saltokietan. Francisco Mataix enpresako zuzendari exekutiboak prentsaurrekoan hau adierazi du: “65 urte baino gehiago daramagu industriari hari jasangarriak eskaintzen, eta lehenengo aldia da Ternua Group-ekin lankidetzan dihardugula. Oso esperientzia positiboa izan da, eta lankidetzan egindako ekonomia zirkularreko proiektuaren adibide handia da. Ehun-hondakinei bigarren bizitza bat eman dakiekeela erakusten du, kalitateko haria sor daitekeela. Gure kasuan, Ecolife izena du, jantziak egiteko lehengai berriak erabili beharrik gabe”.

Edu Uribesalgo Ternuako Berrikuntzako zuzendariak gogorarazi duenez, “proiektu berezi hori ezin hobeto egokitzen zaio Ternua Group-en estrategiari, eta ekonomia zirkularraren adibide handi bat da, ingurumen abantaila handiak dituela. Alde batetik, saihesten dugu haiek botatzea, eta, bestetik, murriztu ditzakegu, erabilitako ehunen bizi-zikloa luzatzean, karbono dioxidoaren isurketa eta ehun berriak ekoitzi beharra. Orain, hoteleko izara bat kamiseta edo sudadera bihur daiteke. Kontsumitzaileak gero eta kontzienteagoak diren merkatu batean, hau joko-aldaketa bat da”.

Fast fashion delakoak sustatutako kontsumo ereduen ondorioz, arropa-kontsumoaren gorakada esponentziala izan da azken urteotan. Foru diputatuak gogorarazi du ezen, ehun-hondakinen kudeaketa, modaren industriaren jasangarritasun foku nagusietako bat dela: “Badakigu ehungintzaren ingurumen eta gizarte inpaktua oso handia dela, eta, azken legeek jasotzen duten bezala, ezinbestekoa da neurriak hartzea hori murrizten saiatzeko, bai gaikako bilketari dagokionez, bai berrerabiltzeko prestaketari dagokionez, bai ehun-hondakinen birziklapenari dagokionez”.

Ekonomia linealetik zirkularrerako trantsizio honetan, lankidetza, funtsezko baldintza bat da onurak maximizatzeko, Wearcycle-n egin den bezala, non parte hartu duten Ternua Group-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Gureak-ek, Belda Llorénsek, eta Ihobek.

Proiektuak, zeina zentratzen baita Oiartzungo Gureak Ikuztegietan sortutako ehun-hondakinetan, badu, halaber, balio erantsi gisa, produkzio eredu bat ezartzea, enplegu aukerak sortzen dituena, laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonentzat, eta azpimarratzen ditu, batetik, ekonomia zirkularraren gizarte dimentsioa, eta bestetik, trantsizio ekologikoak ekartzen dizkigun ekonomia-eredu berriak.

  

2104