Gipuzkoak bere nazioartekotzea finkatu du
Gipuzkoak bere nazioartekotzea finkatu du
Eustatek eman dituen turismoari buruzko ekaineko datuen arabera, Gipuzkoak bere nazioartekotzea finkatu du.
Denis Itxaso Kultura eta Turismoko diputatuaren iritziz, Eustatek gaur eman dituen turismoari buruzko ekaineko datuen arabera, Gipuzkoak bere nazioartekotzea finkatu du.
Itxasoren ustez, datu oso adierazgarriak daude, besteak beste, Gipuzkoan egindako batez besteko egonaldia luzatzen doala eta lehen aldiz gainditu dela bi gaueko egonaldia, 2,04an kokatuz. “Datu hori oso garrantzitsua da, lurraldea hobeto ezagutzeko interesa gero eta handiagoa dela adierazten baitu".
Halaber, lurraldearen nazioartekotzeak gora egin du, atzerriko turisten kopurua % 13 igo baita; beraz, datu horren arabera, munduan gero eta gehiago ezagutzen da Gipuzkoako lurraldea eta oso erakargarria da atzerritarrentzat.
Halaber, azpimarratu behar da hotelen okupazioak 2,2 puntu egin duela gora, eta hotelak gehien hartuta dauden lurraldea dela, hau da, % 64,8. “Datu horiek erakusten dute hotel sektorearen eraginkortasuna eta plazen eskaintza eta eskaeraren artean dagoen oreka” esan du turismoko diputatuak.
Aldi berean, Gipuzkoako lurraldearekiko hiriburuak duen pisua gainerako lurraldeetan baino txikiagoa da. Gipuzkoan ematen dira hiriburuaren eta lurraldearen arteko datu orekatsuenak, eta hori da, hain zuzen ere, departamentuaren helburuetako bat, turismo-fluxuak harmonikoak eta kohesionatuak izatea.
“Horregatik, behin eta berriz esaten dugu ez garela zorabiatu eta itsutu behar zenbakiei begira; izan ere, garrantzitsuena ez da turistak mugarik gabe etortzea, baizik eta turismoa jasangarria eta orekatua izatea lurralde osoan, eta kalitatezkoa eta desberdintzekoa eskaintzan” adierazi du.
“Denok egin behar dugu lan Gipuzkoak helmuga gisa dituen kalitatea eta prestigioa gordetzeko eta, horrela, gorako joera hau finkatzeko, betiere denon kalterako diren gehiegikeriak eta masifikazioak saihestuta".
1776