Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Gipuzkoak Kirol arloko mugaz gaindiko lankidetza akordioa sinatu du Nafarroa, Aragoi eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin

Gipuzkoak Kirol arloko mugaz gaindiko lankidetza akordioa sinatu du Nafarroa, Aragoi eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin

Xedea da, besteak beste, kirolaren mugaz gaindiko dinamika bat egituratzea eta kirol trukeak bultzatzea.

Gipuzkoako Kultura eta Kiroletako Departamentuak, Aragoiko eta Nafarroako Gobernuak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak kirol arloko mugaz gaindiko lankidetza akordioa izenpetu dute gaur goizean Zaragozan. Sinadura ekitaldian Goizane Alvarez, Gipuzkoako Aldundiko Kiroletako zuzendaria; María Teresa Pérez  Esteban, Aragoiko Kiroletako Sailburua; Ana Herrera Nafarrokoa; eta Fabienne Costedoat, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Arduraduna.

Akordio honen xedea kirolaren mugaz gaindiko dinamika bat egituratzea da, kirol trukeak bultzatzeko eta lankidetzarako ekimen edo proiektuak lagundu edo garatzeko, eskumenen esparruaren barruan, zehazki:

a)  Mugaz gaindiko lankidetza garatzea mugaren alde bietako kirol federazio eta klub elkartuen artean, kolaborazio teknikoak edo lehiaketa mailakoak bultzatzeko banakako kirolen, kirol kolektiboen edo naturako kirolen kasuan,

b) Lankidetza programak edota gazte trukeak bultzatzea edo ahalbidetzea, bai talentu gazteen kasuan bai eskola inguruneko kirol sekzioen esparruan,

c) Proiektu komunak garatzea, kirolaren, kirol-osasunaren, kirol-berrikuntzaren, kirola eta enpleguaren eta abarren balioak txertaturik, kirolaren arloko europar gomendioen bidetik, interes-sektore horiei lotutako europar sareetan txertatzea zein sektore horiek garatzeko europar bitarteko eta laguntzak erakartzea bilatuz,

d) Koordinazioa eta elkarlana bultzatzea kirol ekitaldien, komunikazioen edo kirol instalazioen erabileraren esparruan

e)  Gogoeta komuna abiatzea animazio eta kiroleko enpleguaren eta urbanismo aktiboaren arloan.

f)    Eta alderdi guztientzat interesekoa den gai oro.

Horretarako mugaz gaindiko kirolaren batzorde tekniko bat eratuko da, lankidetza hori modu orokorrean ahalbidetzeko eta horrekin batera, ordezkari guztiek osatutako kirolaren batzorde instituzional bat eratuko da.

Erakunde sinatzaileek arabera aurrera egin eta lankidetzan sakondu behar da, bai elkartruke harremanak jorratuz bai proiektu komunak abian jarriz, horiek elkarrekin garatzeko zein mugaz gaindiko lurralde honen ekonomia, gizarte eta lurralde aldetiko kohesioa hobetzeko.

 

 

 

  

1807