Zarauzko sexu erasoa gaitzetsi du Aldundiak
Zarauzko sexu erasoa gaitzetsi du Aldundiak
Berriki emakume batek Zarautzen jasandako sexu erasoaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen irmoa adierazi nahi du eta bere elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die erasoaren biktimari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Zarauzko Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen oharrarekin eta nabarmendu nahi du halako gertaeren oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun falta dagoela, emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistak. Gizon eta emakumeen berdintasuna, emakumeen duintasuna, integritate fisikoa eta sexu askatasuna eskubide urraezinak dira, eta eskubide horien aurka doazen jarrerek ez dute lekurik gure gizartean.
Egungo testuinguruan, aisialdirako eta harreman sozialetarako aukerak berreskuratzen ari garen honetan, bereziki garrantzitsua da indarkeria matxistaren aurkako mezua indartzea eta zabaltzea. Aldundiak dei egin die herritarrei emakumeen aurkako bortizkeriaren aurrean adi eta konprometituta, erne jarraitzeko.
1794