Fil d'Ariane

Agrégateur de contenus

Retour Zerga bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan uztailaren 31 arte, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Zerga bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan uztailaren 31 arte, aurreko urteko aldi berdinarekin alderatuta

Gipuzkoako Foru Ogasunak 2015ean baino 77 milioi euro gehiago bildu ditu

2016/08/09

Zerga-bilketa metatua %4,1 hazi da Gipuzkoan uztaila arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Zehazki, 2015ean baino 77 milioi euro gehiago bildu dira. Bilakaera honen zergatia azaltzerako orduan, eragin positiboa izan dute BEZ, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), zerga honetako lan atxikipenetan, BEZaren Estatuarekiko doikuntzen eta zerga berezien sarreren atalean izandako hazkundeak, eta baita PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren itzulketetan jazotako beherakadek. Arlo negatiboan, BEZaren itzulketen hazkundea eta PFEZeko ondare atxikipenen sarreren beherakada azpimarratu behar dira.   

Errentaren esparruan, lan atxikipenen atalean 17,1 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%2,3). Ondare irabazien atxikipenak eta kapital higikorraren etekinen atxikipenak, aldiz, bilakaera negatiboa izan dute: 20 eta 7,5 milioi gutxiago, hurrenez horren. PFEZa bere osotasunean hartuta emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 35,7 milioi gehiago batu baitira (+%5,4).

Sozietateen gaineko zergaren atalean, kuota diferentzial garbiaren sarrerak 12,8 milioi jaitsi dira eta itzulketak, bere aldetik, 18,7 milioi gutxitu 2015ekin alderatuta. Gogoratu behar da zerga honen kanpainaren sarrerak abuztuan kontabilizatuko direla. Azkenik, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %0,1 igo da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 0,7 milioi euro gehiago bildu dira: 32,1 milioi gehiago batu dira (+%4,6), itzulketak 24,7 milioitan hazi dira (+%7,3) eta lurraldeen arteko doikuntzak 6,7 milioi jaitsi dira (-%2,7).

  

1618