Zumarragako 36. Antioko Musikaldian 5 ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango dira
Zumarragako 36. Antioko Musikaldian 5 ikuskizun oso desberdin ikusi ahal izango dira
Emanaldiak doan izango dira iraileko larunbatetan arratsaldeko 19.30tan. Urriaren 5eko kontzertua ordea 18tan izango da. Autobus zerbitzua doan egongo da Zumarragatik.
Iraileko larunbatetan Antioko baselizan Antioko Musikaldiaren 36. edizioa ospatuko da Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Departamentuak antolatuta.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Denis Itxaso, Kulturako Diputatuak, “egitarauaren kalitatea eta aukera desberdinak” goraipatu dituzte. “Gainera, egitarauaren kalitateari inguruko edertasuna eta baselizaren akustika bikaina erantsi behar zaizkio”
Musikaldi hau aukera paregabea da euskal interpreteek euren lana aditzera emateko, baita musikazaleek Donostiatik kanpo musikaz gozatzeko ere. Egitaraua kamerako musikan oinarritzen da eta interprete gazte eta ospetsuen arteko oreka mantentzen du. Errepertorio aldetik ere, bertako obrak eta obra unibertsalak interpretatzen dira emanaldietan.
Irailaren 7an: Miren Urbieta eta Ruben Fernandez
Miren Urbieta 2015eko “Campoamor Antzokiko Sari Li¬rikoetan” errebelazio-abeslari gisa sari¬tua izan zen, arrakasta handia izan zuen Liùren paperean Nuria Espert-en Turan¬dot obran. ABAOn, eta beste honako sari hauek ere jaso ditu: Espainiako abesla¬ri onenaren saria 2014ko “Francesc Viñas Kantu Lehiaketan”; bigarren saria, 2012ko “Bilboko Kantuko Nazioarteko Lehiake¬tan” eta hirugarren saria, 2016ko “Con¬cours Médoc Bordeaux” lehiaketan. Duela gutxi, Madrilgo Teatro Realen de¬butatu duenean, arrakasta handia lortu du Turandoten, Liùren paperarekin.
Ruben Fernandez Bilbon jaio zen. Abeslariei laguntza zerbi¬tzua ematen espezializatu zen; Vienan Da¬vid Lutz-ekin eta, Munichen, Donal Sul¬zen-ekin. Felix Lavilla, Miguel Zanetti eta Wolfram Rieger pianisten aholkuak jasota¬koa da. Piano-jotzaile gisa aritu da, besteak bes¬te, R.Scotto, J.Aragall, I Cotrubas, S. Estes edota E. Sagi irakasleen ikastaro eta klase magistraletan. Plácido Domingo buru zela, “Operalia 2006” lehiaketako piano-jotzaile ofiziala izan zen, bai eta maisu koerrepika¬tzailea ere Valentziako Palau de la Músican, Madrilgo Teatro Realen eta Sevillako Teatro de la Maestranzan.
Irailaren 14an, Brillant Magnus Quintet
Sei arimak osatutako boskotea da; hiru tronpetak, perkusioak eta organoak osatzen dute: Nacho Bolós, Luis Martínez eta Ale Lo¬zano tronpetistak; Eva Sánchez perku¬sionistak; eta Carlos Paterson organis¬tak.
Hamabi urteko ibilbidea egin dute; 400 kontzertu baino gehiago eman dituz¬te eta estatu mailako zein nazioarteko organo ziklo garrantzitsuenetan parte hartu dute.
Irailaren 21ean, Carlos Mena eta Iñaki Alberdi
Carlos Mena Basileako Schola Cantorum Basiliensis dela¬koan ikasi zuen Richard Levitt eta René Ja¬cobs irakasle zituela. Hainbat aretotan jo izan du: Vienako Konzerthaus, Berlingo Filarmó¬nica edo Buenos Airesko Teatro Colón-en.
Iñaki Alberdi Musikagile garaikide askorekin aritu da lan¬kidetzan eta Sofia Gubaidulina, Karlheinz Stockhausen, Luis de Pablo, Joan Guin¬joan, Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús Torres, Alberto Posadas eta José María Sánchez-Verdúren lanak estreinatu ditu.
2012an Gramophon Editor’s Choice Award sarirako izendatu zuten Jose Ramón En¬cinarren zuzendaritzapean Euskadiko Or¬kestra Sinfonikoarekin eta Asier Polorekin Sofia Gubaidulinari buruz Et’cetera-ren¬tzat egindako disko monografikoagatik; 2015ean, Disco Excepcional Scherzo lortu zuen Nacho Pazen zuzendaritzapean Espai¬niako Orkestra Nazionalarekin batera soinu eta orkestarentzako kontzertuetako CDa egiteagatik, eta 2017an, Melomano de Oro saria eman zioten IBSerako egindako Sen¬sations lanagatik, Albeniz, Piazzolla eta So¬lerren transkripzioekin, besteak beste.
Irailaren 28an, Zumarragako Musika Banda eta Jacob de Haan
Zumarragako Musika Banda mende bat bai¬no gehiago duen erakundea da, XIX. Mendean, hirurogeiko hamarkadan sortua eta herriaren historia ongi errotua. 1880ko uztailaren 11n Udalak osoko bilkuran kontratu bat sinatzea erabaki zuen festak ofizialki alai izan zitzan. Ia etenik gabe funzionatu du geroztik. 1896. Urtean Musika Banden Nazioarteko Lehiake¬tan parte hartu zuen Bilbon eta bi domina lor¬tu zituen, baita Vermeil-en koroa ere. 1923. eta 1926. Urteetan Iruñako Musika Alardee¬tan parte hartu zuen. 2019. urtean Zumarragako Musika Bandak bere 150. Urteurrena ospatu du, horrelako os¬pakizun batek merezi duen kontzertu bereziez osatua, besteak beste, Donostiako Orfeoiare¬kin, Azpeitia eta Legazpiko Musika Bandare¬kin eta Gozategirekin elkarlanean. Antioko 36. Musika Zikloaren azken kontzertua eskeiniko du eta bertan Jacob de Haanek sortutako Zu¬marraga obra estreinatzeko aukera izango du.
Jacob de Haan (Heerenveen-Herbehe¬rak, 1958), egungo haizezko bandentza¬ko musika konposatzaile esanguratsuene¬tariko bat da, eta horrekin batera, bere De Haske (Hal Leonard) editorearekin batera lankidetzan aritu da; honek, hainbat kon¬posizio eta moldaketa argitaratzeko au-kera eman dio.
Urriaren 5an, Donostiako udalaren Txistulari taldea
Donostiako txistulari tradizioa, seguruenez, Euskal Herriko garrantzitsuena da. Juan Ig¬nacio de Iztueta folkloristaren testigantzari esker, badakigu Donostiakoak kalitate han¬diko txistulariak izan direla XIX. mendeaz geroztik behinik behin.
Zaila da era laburrean talde honek dituen aukera guztien berri ematea. Bi alor oso desberdinetan ari daitezke taldeko musi¬kariak, dantzarako jotzeaz gainera. Batetik, giroketa lanetan, edozein festaren ingu¬ruan behar den animazioa edo solemnita¬tea ematen. Eta bestetik, entzuteko modu¬koetan, kontzertuetan alegia.
Emanaldi guztiak 19.30etan izango dira doan. Autobus zerbitzua doan izango da Zumarragatik (Elizkatetik) 19.00tan irtengo dena. Igartubeitiko emanaldia 18tan izango da.
2298