Aldaketak datorren asteazkenean, abenduak 21, sartuko dira indarrean. Horien bitartez, erantzungo zaio herritarren aspaldiko eskaera bati, hain zuzen ere, E21 linea geldituko baita Jaizubian, bi noranzkoetan, horrela Bidasoa Ospitalearekin lotura izango duelarik. E04, E23, E24 eta E28 lineek beren ibilbideen denborak hobetuko dituzte, linea zirkularrak izango direlako hemendik aurrera eta ez direlako Donostia erdialdetik pasako, Antiguon hasiko dutela itzulerako ibilbidea. E20 eta E26 lineak Donostia lotzen dute Hondarribiarekin eta Irunekin N-I errepidetik, eta 18:00etatik aurrera bi lineek bat egingo dute, asteburuetan E27 linearekin gertatzen den moduan.