Teknologia kuantikoen garapenean Europako erreferentziazko nodoetako bat izateko helburua ezarri du Gipuzkoak
‘Gipuzkoa Quantum Hub’ estrategia aurkeztu du gaur Foru Aldundiak, azpimarra balio-katean eta ekintzailetzan jartzen duena
‘Gipuzkoa Quantum Hub’ estrategia aurkeztu du gaur Foru Aldundiak, azpimarra balio-katean eta ekintzailetzan jartzen duena
Gipuzkoak Europako enpresa eta erakunde nagusietako adituak bildu ditu ZIRKULAR BAT Workshop foroan, baterien ekonomia zirkularreko aukera industrialak eta teknologikoak aztertzeko.
· Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko II. martxa solidarioa egingo da igandean · Inskripzioak zabalik daude eta herritar guztiei zuzenduta daude, adin-mugarik gabe · Helburua da Gipuzkoan hartutako kalte zerebrala duten ehunka pertsonek eta beren familiek bizi duten errealitatea ikusaraztea, horren inguruan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea · Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak (ATECE GIPUZKOA) antolatu du ekimena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin
Helburua 2030erako klimaren aldetik neutroa izango den Donostiako Gabonak lortzea da.
Bi erakundeek salatu dute senar-emazteek esnea ekoizten zuten ustiategian gertatutakoa, Idiazabalgo Jatorri Izendapenarekin gazta egiteko. Era berean, sektorean baldintza duinen alde egindako lana aldarrikatu dute
Kanpaina turistiko hau Gipuzkoako turismo-gida berriak barne hartzen dituen zazpi plan pertsonalizatuak babesteko eta bultzatzeko diseinatuta dago. Horretarako, zazpi instagramerrek irailera arte euren sare sozialetan eta Gipuzkoa Turismoko Instagrameko kontuan hainbat proposamen argitaratuko dituzte bisitariek eta gipuzkoarrek uda honetan egin ahal izateko.
Antolakuntzak 4.238 euroko txekea eman dio Gautenari, bere laguntza baliotsua eskertzeko. Bertaratutako guztiak pozik agertu dira “egindako lanak fruituak eman dituelako” eta 2022ko edizioko maila oso altua izanik, gainditu delako sentsazioa izan dute.
Datozen ostegun eta ostiralean Donostiako Miramar jauregian egingo diren jardunaldietan, egungo desafioei aurre egiteko tresnak aztertuko dituzte hainbat adituk; kontratazio publikoan eta enplegu publikoan euskarak bizi duen egoera jorratuko da, baita ere
Udako ospakizunetan emakumeen partaidetza sustatzeko gida osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoak, erakundeei eta jaietako eragile guztiei zuzenduta
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Tecnun Ingeniaritza Eskolak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute plastikoaren sektorean berrikuntza sustatzeko lurraldean.