· Epe laburrera eta luzera begira herritarren ongizate integralean inpaktua izango duten partida berriak jarri ditu mahai gainean foru gobernuak, 61.4 milioiko zuzkidurarekin, aurreko kontaktuetan jaso eta dagoeneko aurrekontuetan txertatu direnez gain.
· Oposizioko alderdiekin aurrekontuen inguruko akordioa bilatzeko bilerak egin dira gaur; lurraldean dagoeneko sustraitua dagoen lankidetza oinarri hartuta, Gipuzkoako desafioei “elkar hartuta” erantzuteko eskaintza egin dute Aldundiko ordezkariek, “ekarpen berriak jasotzeko erabateko prestutasunez eta apaltasunez”.