Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/08/12
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.
2022/08/14
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, azken orduetan Donostian eta Irunen izandako eraso matxisten aurkako gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
2022/11/08
OgasunaForu aurrekontuen proiektua BBNNetan aurkezteko agerraldien bigarren egunean, 2023rako Gizarte Politikan, Mugikortasunean, Bide Azpiegituretan eta Kulturan aurreikusitako partiden berri eman dute diputatuek.
2022/11/09
AzpiegiturakUrtarrilean hasiko dira Oindolar eta Gorosmendiko lanak, eta obrak hasten direnean, elurrarekin ibilgailu astunek N-I errepidetik edo Sakanako autobiatik zirkulatu beharko dute, eta arinek Berastegitik Tolosara doan GI-2130 errepidea erabili ahal izango dute.