Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/09/20
MugikortasunaAzahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eman du, EH Bildu batzar-taldearen interpelazio bati erantzunez, Lurraldebusi atxikitako Avanza flotaren mantentzearekin lotutako gaietan gaur egun egin diren aurrerapenen berri.
2023/09/21
Gobernantza1,7 milioi bideratuko ditu Ukraina inbaditu zutenetik kontsumoak edo kostuak murrizteko neurriak hartu dituzten entitateentzat.
2023/09/15
IngurumenaUdako hilabeteetan, ekaitzen ondorioz, hondakinak %17 igo dira hondartzetan.
2023/09/18
KulturaElias Querejeta Zine Eskolak ateak ireki dizkie seigarren promozioko ikasle berriei, ongietorria eman eta harrera eginez. Gaur hasi da 2023-2024 ikasturtea, eta hamabost hilabete barru amaituko da, 2024ko abenduan, eskolan egindako lanen aurkezpenarekin. Donostia Zinemaldiaren 71. edizioa ere hasten den hau ikasturteko lehenengo astea izango da, eta eskolaren egungo eskaintza akademikoan sartzen diren hiru graduondokoetako (Artxiboa, Komisariotza, Sorkuntza) ikasleen arteko lehen topaketak egingo dira, ikasturteko Ikasketa Plana aurkeztuko da, eta eskola bera eta EQZEko kide diren erakunde eta proiektuak ere aurkeztuko dira. Era berean, Tabakalerako espazioak ezagutzen ere hasiko dira ikasleak.