Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/10/03
IngurumenaEkimen honen bidez, talentu berritzaile gaztea eta enpresa publiko eta pribatuena batu nahi dira, jasangarritasunari lagunduko dioten proiektuak abian jartzeko.
Europako funtsetatik eratorritako 875.000 euro bideratuko dira ekimen honetara, eta aurrerago beste 575.000 eurorekin indartuko da.
2022/10/03
IngurumenaAkordio honen helburua da enpresari berriei laguntza, babesa, prestakuntza eta mentorizazioa ematea, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan, enpresak abian jartzeko fase guztietan.
2022/11/17
MugikortasunaMiramar Jauregian egin da II. Bizikletaren Jardunaldia. «Mugikortasun aktibo iraunkorrago baterantz» izenburupean, mugikortasunaren arloko hainbat aditu bildu dira, eta banakako ponentzietan zein mahai-inguru baten inguruan sakondu dute, bizikleta bidezko mugikortasunarekin lotutako hainbat alderdi interesgarritan.
2022/11/17
IngurumenaBirziklatze industria indartzea, genero arrakala gutxitzea, gazteen aldeko apustua egitea, ehun industria eraldatzea eta elikagai hondakinak birbanatzea helburu sozialarekin, horiexek dira Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen ardatz nagusiak Gipuzkoan.
2022/11/21
IngurumenaDENDATU autodiagnostikorako tresna Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak sustatu du, San Sebastian Shops-ekin elkarlanean, eta lau hilabetez probatu da Gipuzkoako hiriburuko 87 saltokitan.
2022/11/21
IngurumenaAsensio: «Gipuzkoa ekonomia berde eta zirkular berriaren abangoardian dago, eta paradigma aldaketa hori bihurtu behar dugu gure industriarako eta herritarrentzako garapenerako eta ongizaterako aukera».
2022/11/19
Gizarte PolitikaGipuzkoako Harrera Familien XX. Topaketan 146 familia eta profesional elkartu dira. Harrera babes-figura finkatua da, eta adingabeei alternatiba “ezin hobea” eskaintzen die.