Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/07/12
GobernantzaMendoza bozeramaileak azaldu du neurriak hautagaiei mesede egiten diela eta baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa ekarriko duela.
2022/07/12
KulturaEuskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez.
2022/07/11
Gizarte PolitikaUztailaren 15erako “guztiona eta guztiontzat” izango den desfilea antolatu du Mónica Ochotorenak zuzendutako Querida Yo moda inklusiboko guneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta hainbat gizarte erakunderen laguntzarekin.
Erasoa jasan duen emakumeari “elkartasun eta babes osoa” helarazi dio Miren Elgarresta Berdintasuneko zuzendariak; “Gipuzkoan ez dute lekurik emakumeen duintasunaren eta sexu askatasunaren aurkako jokabide matxistek”, adierazi du.
2022/07/14
KirolakAldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Kirolgi Fundazioaren bidez, 317.703 euro eman dizkie aurten Gipuzkoako 168 kirolariri.
2022/08/31
GobernantzaForu erakundeak kurtso politiko berriko lehenengo Diputatuen Kontseilua egin du aste honetan, eta bertan onartu da araudi berria
2022/08/24
IngurumenaHorrez gain, departamentuak 2,4 milioi bideratu zituen maiatzean 5.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 21 udalerritan 47 instalazio fotovoltaiko jartzera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak 2022an 4.200 familia eta enpresari trantsizio energetikoan laguntzeko duen helburua gero eta hurbilago dago. José Ignacio Asensio buru duen departamentua energia trantsizioko eredu da Europan, eta, aurten, 2021. urtean halako bost haziko dira bere burua energiaz hornitzeko gai diren komunitateak.
Naturklima Aldaketa Klimatikoaren Gipuzkoako Fundazioak Gipuzkoa Basket saskibaloi-klubarekin lankidetzan jardungo du 2022 - 2023 denboraldian, 200.000 euroren bitartez, ekonomia zirkularreko eta klima aldaketaren aurrean sentsibilizatzeko mezuak helarazteko. Gipuzkoa Basket, gaur egun LEB Oro Ligako kidea dena, erreferentziazko klub bihurtzen da ingurumenarekiko eta trantsizio energetikoarekiko konpromisoari dagokionez, eta, gainera, iragarri du sortutako karbono-aztarna bere borondatez ebaluatu eta konpentsatuko duela Naturklimaren laguntzarekin.