Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/08/18
IngurumenaNaturklima Fundazioak aurkeztutako txostenak adierazten duenez, Gipuzkoako udak bi egun luzatu dira hamarkadaz hamarkada 1971az geroztik. Tenperaturak gora egiteko joeraren ondorioz, mende honen amaierako aurreikuspenak joan den mendeko azken laurdenean erregistratutakoak baino 4 ºC handiagoak dira.
2022/08/23
GobernantzaHilabeteko azken larunbatetako bisita gidatuak ere berreskuratu ditu foru erakundeak, pandemia zela eta orain arte etenda zeudenak
2022/08/25
Etorkizuna EraikizEtorkizuna Eraikizeko uda ikastaroa irailaren 2an egingo da, eta bertan lurraldeak egungo testuinguruan duen etorkizuna aztertuko da
2022/08/31
MugikortasunaMUGI txartelean % 50era arte murriztutako tarifak bihar, irailak 1, sartuko dira indarrean; eta automatikoki aplikatuko zaizkie Gipuzkoako garraio-zerbitzu publiko guztietan egindako bidaiei, erabiltzaileek aldez aurretik inolako izapiderik egin beharrik gabe.
2022/08/12
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura abuztuaren 13tik 20ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusian, pandemia dela eta bi urteko etenaldiaren ondoren. Zerbitzu berezi horiek Donostia eta Gipuzkoako metropoli-ingurunea lotuko dituzte goizaldean, eta funtsezko indargarria dira zerbitzu-eskaera handiko egunetan. Neurri hori udan ordutegiak zabaltzeko aurretik hartutako neurriari gehitzen zaio. Rafaela Romerok: “Mugikortasuna eta segurtasuna herritar guztien eskubideak dira. Ez dugu onartuko gizalegerik gabeko jendeak jaiak aprobetxatzea ondasun publikoak suntsitzeko edo langileek, gidari edo polizia gisa, dituzten eskubideei men egiteko”.
2022/08/14
BerdintasunaGipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, azken orduetan Donostian eta Irunen izandako eraso matxisten aurkako gaitzespen irmoa adierazi nahi du.
2022/11/08
OgasunaForu aurrekontuen proiektua BBNNetan aurkezteko agerraldien bigarren egunean, 2023rako Gizarte Politikan, Mugikortasunean, Bide Azpiegituretan eta Kulturan aurreikusitako partiden berri eman dute diputatuek.
2022/11/09
AzpiegiturakUrtarrilean hasiko dira Oindolar eta Gorosmendiko lanak, eta obrak hasten direnean, elurrarekin ibilgailu astunek N-I errepidetik edo Sakanako autobiatik zirkulatu beharko dute, eta arinek Berastegitik Tolosara doan GI-2130 errepidea erabili ahal izango dute.