347 eredua. Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira eragiketa horiek 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.
368 eredua. Telekomunikazio zerbitzuei aplikagarri zaien araubide berezia BEZan
Aurreko hiruhilekoan eginiko telekomunikazio, irrati edo telebista zerbitzuak nahiz bide elektronikoz emandako zerbitzuak (zerbitzu horien jasotzaileak enpresari edo profesionalak ez badira).
193 eredua. Eredu informatiboa (kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak)
Aitorpenaren ekitaldian ordaindu eta atxiki diren zenbatekoak aitortzen dira. Urtean zehar 123 ereduaren bidez aitortutako errentak jaso behar dira eredu honetan.