Programa honen helburua gazteen kontratazioa sustatzea da, Gipuzkoako enpresetan I+G+b bultzatuz. Lehen enplegua lortzen duten gazteen kontratazioa partzialki finantzatzeko erabiliko dira laguntzak.
Gipuzkoan bizikleta garraio modu gisa erabiltzea sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru laguntzak.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoan bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak ematea arautzea.
Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak enpresa pribatuentzat.
Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz sortu eta hedatzeko proiektuak pertsona fisiko edo entitate juridiko profesional pribatuentzat