“Besarkaden zain, besoen beharrean”
“Besarkaden zain, besoen beharrean”
Aldundiak bat egin du Gipuzkoako Odol Emaileen deiarekin, zeinak kanpaina bat abiatu duen herritarren "elkartasuna" aldarrikatuz
Dagoeneko abian da odola emateko kanpaina, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Hala iragarri dute, gaur goizean, Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak eta elkarteko lehendakaria den Sabin Urcelayk. “Besarkaden zain, besoen beharrean” goiburutzat hartuta, eta bere 55. urteurrenaren testuinguruan, dei egin diote Gipuzkoako gizarteari, bere “elkartasuna” eskatuz, eta defendatuz ezen “odol-ematea denon eskubidea ez ezik, denon erantzukizuna ere badela”. Odol bankuak, bere ibilbideko 55. urteetan, guztira, 1.244.000 odol-emate jaso ditu, eta helburua da, Urcelayren hitzetan, 1.250.000 odol-emateraino iristea urrian.
Gaur egun, odol-ematea “bermatuta” dago, baina ez da beti hala izan, Urcelayk gogoratu duenez: “100 urte eskas, eta pasatu gara ‘mirari ezezaguna’ izatetik ‘mirari ikusezina’ izatera, zeren eta, hain egunerokoa denez, ikusezin bihurtu baita”. Elkarteak 18.000 odol emaile “aktibo” ditu, eta, urtean, 30.000 poltsa jasotzen dituzte, gutxi gorabehera, Gipuzkoan. Sabin Urcelayk adierazi duenez, orain dela 55 urte, elkartea lehen urratsak egiten hasi zenean, apenas jasotzen zituzten 200 poltsa urtean. Ildo horretatik, zehaztu duenez, “urte hauetan guztietan lortutakoa oso garrantzitsua da; hala ere, dei hau egiten diogu gipuzkoarren elkartasunari, aukera izan dezagun erreserba-mailei eusten jarraitzeko, eta horrela, behar dugunean, transfusio bat jasotzeko denok dugun eskubidea bermatzen jarraitzeko”.
Maite Peñak, berriz, bere esker ona agertu du elkarteak egiten duen lan “nekaezin eta ezinbestekoagatik”, eta azpimarratu du garrantzi handikoa dela haren kontzientziazio eta sentsibilizazio lanari laguntzen jarraitzea. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak “55 urte daramatza gogorarazten transfusio bat jasotzea denon eskubidea dela, baina eskubide horrek berekin erantzukizun bat dakar”. Gainera, jarraitu du diputatuak, “COVID-19aren krisiak, beste gauza askoren artean, gogorarazi digu kalitatezko osasun sistema bat izatea ongizatearen sinonimo dela, oinarrizko eskubide bat izateaz gain, eta babesten nahiz sendotzen jarraitu behar dugun zerbait dela”.
Ildo horretatik, diputatuak adierazi du Euskadi izan dela, osasunean, biztanleko, inbertsiorik handiena egin duen erkidegoa estatuan: 1.817 euro, biztanleko, eta gizarte gastua, berriz, 555 euro, biztanleko, Gipuzkoan. Lurraldeko osasun eta gizarte sistemen “sendotasunagatik” eta “lankidetza estuagatik nahiz sareko lanagatik”, bien eraginez, Peñaren hitzetan, COVID-19aren krisiari heldu zaio modu “integral eta koordinatu” batean, “funtsezkoa izan dena erantzun eraginkor eta azkar bat emateko birus ikusezin eta oso zital baten ondorioei, adineko pertsonetan batez ere”.
Odol-emateei eta COVID-19ari dagokienez, Sabin Urcelayk esan du segurtasun neurriak indartu direla, egoerak eskatzen duen bezala, eta bermatuta dagoela odol-ateratzeak segurtasun osoz egiten direla, bai odol emaileentzat, bai horiei laguntzen dieten osasun langileentzat. Elkartea, beti egin ohi duen bezala, aldian-aldian joaten da 600 biztanletik gorako herri guztietara, eta hala egiten jarraitzen du. Orain, aldiz, segurtasun neurriak indartzeaz batera, beharrezkoa da aurretiaz hitzordua eskatzea.
Kanpaina berriaren aurkezpenak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako odol-emate saioarekin. Badira 17 urte elkarteak aldian aldiko saioak antolatzen dituela, eta erakundeko langileek “oso erantzun ona” ematen dute. Hori horrela, Peñak eta Urcelayk langileen elkartasuna eskertu dute, eta Gipuzkoa osora zabaldu dute deia.
Udako egutegia
UZTAILA |
ABUZTUA |
IRAILA |
|||
|
|
|
|
1 |
Errezil, Hernani |
1 |
Beraun |
|
|
2 |
Beraun, Errenteria |
2 |
Hondarribia |
|
|
3 |
Hondarribia, Eibar |
3 |
Legazpi, Oñati |
|
|
4 |
Legazpi, Elgoibar |
4 |
|
1 |
|
5 |
|
5 |
|
2 |
|
6 |
|
6 |
Usurbil, Ordizia |
3 |
|
7 |
Usurbil, Ordizia |
7 |
Errenteria, Hernani |
4 |
Errenteria, Hernani |
8 |
Andoain, Beasain |
8 |
Bergara, Beasain |
5 |
Bergara, Beraun |
9 |
Bergara, Zarautz |
9 |
Irun, Eibar |
6 |
Hondarribia |
10 |
Irun, Berastegi |
10 |
Elgoibar, Mendaro |
7 |
Legazpi. Deba |
11 |
Oñati, Zegama |
11 |
|
8 |
|
12 |
|
12 |
|
9 |
|
13 |
|
13 |
Azkoitia, Zestoa |
10 |
Azkoitia |
14 |
Elgeta, Irura |
14 |
Andoain, Pasai San Pedro |
11 |
Andoain |
15 |
Antzuola, Orio |
15 |
Pasai Antxo, Zarautz |
12 |
Zarautz |
16 |
Pasai Antxo, Amezketa |
16 |
Irun, Pasai Donibane |
13 |
Irun |
17 |
Irun, Eibar |
17 |
Soraluze |
14 |
Elgoibar |
18 |
Soraluze, Urnieta |
18 |
|
15 |
|
19 |
|
19 |
|
16 |
|
20 |
|
20 |
Tolosa |
17 |
Tolosa |
21 |
Azkoitia, Tolosa |
21 |
Beasain, Lazkao |
18 |
Oiartzun |
22 |
Pasai San Pedro, Lazkao |
22 |
Bergara, Zumaia |
19 |
Pasai Antxo |
23 |
Bergara, Zumaia |
23 |
Irun. Eibar |
20 |
Irun |
24 |
Irun, Lezo |
24 |
Zaldibia |
21 |
Mutriku |
25 |
Elgoibar, Zestoa |
25 |
|
22 |
|
26 |
|
26 |
|
23 |
|
27 |
|
27 |
Lasarte, Olaberria |
24 |
Oñati |
28 |
Lasarte, Egia |
28 |
Zumarraga, Ibarra |
25 |
Zumarraga |
29 |
Zumarraga, Beasain |
29 |
Azpeitia, Itziar |
26 |
Azpeitia, Bergara |
30 |
Azpeitia, Arroa |
30 |
Urnieta |
27 |
Irun |
|
|
31 |
|
28 |
Villabona, Segura |
|
|
|
|
29 |
|
|
|
|
|
30 |
|
|
|
|
|
31 |
Azkoitia, Lasarte |
|
|
2181