Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro “Elkano. Lehen Mundu Bira” erakusketa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatua eta Euskal Itsas Museoak ekoitzia, Getariako Turismo Bulegoan dago ikusgai

“Elkano. Lehen Mundu Bira” erakusketa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuak sustatua eta Euskal Itsas Museoak ekoitzia, Getariako Turismo Bulegoan dago ikusgai

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen eta Euskal Itsas Museoak ekoiztu duen erakusketa martxoaren 26tik abendurarte egongo da ikusgai Getariako Turismo Bulegoko erakusketa aretoan.

2021/03/26

Elkanoren irudiari eta erakusketari buruzko jarduera ugari ospatuko dira: bisita gidatuak, bisita antzeztuak, komisarioarekin topaketak, etab.

Juan Sebastián Elkanoren omenez bere jaioterrian egindako artelanak eta oroitzapenezko monumentuak bisitatu ahal izango dira

Markel Olano, Gipuzkoako diputatu orokorrak, Harkaitz Millán, Kultura diputatuak, Daniel Solana, Basquetoureko zuzendari orokorrak, Iker Goiria, Turismo zuzendariak, Haritz Alberdi, Getariako Alkateak eta Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendariak «Elkano. Lehen Mundu Bira» erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Getariako Turismo Bulegoan. Erakusketa Donostiako portutik Juan Sebastian Elkanoren jaioterrira bidaiatu du.

Erakusketa honekin, udalerria V. mendeurrena ospatzeko ekitaldiekin jarraitzen du. Duela 500 urte Juan Sebastian Elkanoren espedizioa izan zen munduari bira ematen lehena.  Victoria ontzia, gipuzkoarra buru zuela, Molukas uharteetarako –espezie preziatuenen iturri–, bide berri baten bila abiatu ziren bost ontzietatik iritsi zen bakarra izan zen. Balentria handi hori Euskal Herriko ezagutza nautikoen eta itsas teknologiaren uztartzeari esker egin ahal izan zen, zeinak mende bat lehenagotik nagusi baitziren Europako mendebaldeko itsas ibilbide nagusietan. "Elkano. Lehen Mundu Bira» erakusketak aldarrikatzen du lehen zirkumnabigazioa Elkanoren ekimenari esker eta hark zituen ezagutza nautikoei esker burutu ahal izan zela.

Harkaitz Millan Kulturako diputatu sozialistaren hitzetan, “begirada txikien estutasuna gaindituz, Elkano mundu mailako gertaera historiko baten protagonista izan zen. Gertaera horrek Gipuzkoan eta Espainian presente dagoen espiritu baten alderdirik onena adierazten du: oraina hobetzeko eta eraldatzeko zeruertzera begiratzen duten ekintzaileena”.

Xabier Alberdi Museoko zuzendariaren iritziz, "Juan Sebastian de Elkano izan zen Moluketatik mendebalderantz nabigatzen jarraitzeko erabakia hartu zuena, ibilbide ezezagunetatik.  Munduko Lehen Itzulia bere jenialtasunari esker izan zen posible, bere ezagutza nautiko, kosmografiko, teknologiko eta ekonomikoetan, eta bere lidergo gaitasunean oinarrituta". 

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Gipuzkoa “mundura irekita” hazi dela gizartean eta ekonomikoki, eta hori “itsasoari esker” posible izan dela gogorarazi du. “Gure herrialdeak itsas ondare eta historia oso garrantzitsuak ditu. Mundu osorako teknologiaren eta ontzigintzaren ikuspegitik potentzia izan ginen, eta zirkumnabigazioa izan zen historia horretako mugarri garrantzitsuenetako bat” esan du Olanok, eta “balentria” hark gidatu zituen balioak sustatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du, hala nola, “berrikuntza, talde-lana eta nazioarteko izaera”.

Erakusketak gizateriaren historiako gertakari garrantzitsu horren berrikuspena egiten du, beste ikuspegi batetik, Xabier Alberdi museoko zuzendariak egindako ikerketei esker eta erakusketa honetarako erabili eta sortutako baliabideei esker.

Erakusketan, hainbat objektu ere ikusi ahal izango dira: duela 500 urte espedizioan ontziratu ziren nabigazio herramientak eta lan tresnak antzekoak, eta baita Getariako udaletxetik, Albaolatik eta Euskal Itsas Museoko bildumetatik datozten IV. mendeurrena ospatzeko sortu ziren objektu eta argitalpenak ere. Nabarmendu beharreko beste piezetako bat 1475eko zin-hitzezko taularen erreplika bat da, Zumaiako parrokiatik datorrena, eta garai hartako naoak nolakoak ziren jakiteko lehen mailako lana dena.

Erakusketa bizia

Erakusketari lotutako, hainbat ekimen garatuko dira; bisita gidatuak, antzeztuak, Xabier Alberdi komisarioarekin topaketak, esate baterako. Bisitak ordainpekoak izango dira eta, momentuz, euskaraz eta gaztelaniaz gauzatuko dira.

Bisitak hiru eratakoak izango dira:

  • “Elkanoren Getaria aurki ezazu” bisita Turismo bulegoan kokatuta dagoen erakusketan hasiko da, eta ondoren, Getariako herria zeharkatuko dute, Elkanorekin harreman zuzena duten hainbat eraikuntza, monumentu, artelan eta kokapen bisitatuaz.
  • Bisita antzeztuak familientzat, bisita gidatu antzeztuak egiten aditua den aktore batek egingo ditu. Elkanorekin batera munduari lehen bira eman zion Barakaldoko Juan de Zubileta txalupa-mutilaren papera egiten du, garaiko marinel erropez jantzirik.
  • Erakusketaren komisarioarekin bisitak, gaian sakondu nahi dutenentzat erakusketaren komisarioa den Xabier Alberdi Lonbiderekin bisita gidatu bereziak egingo dira.

Museoa Familian

Familiak "Elkano. Lehen Mundu Bira" erakusketara gerturatzeko asmoz, bisita librea etxeko txikienei egokitzen zaie. Izan ere, 6 eta 12 urte bitarteko bisitariek koaderno bat izango dute eskuragarri erakusketa aretoaren harreran.

«Elkano. Lehen Mundu Bira». 2021eko martxoaren 26tik abendurarte. Asteartetik igandera: 10:00etatik 13:00etara

Doako sarrera. Erakusketari lotuta dauden jarduerak ordainpekoak izango dira.

Erakusketari loturiko jarduerak

Elkanoren Getaria aurki ezazu bisitak Aste Santuan egunero. Bestelako datak zehazteke. Sarrera orokorra 4€ pertsonako, 2€ 12 urtetik beherakoentzat.

Bisita antzeztuak Apirilak 3 eta 10, larunbata (Aste Santua) 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Bestelako datak zehazteke. Sarrera orokorra 4€ pertsonako, 2€ 12 urtetik beherakoentzat.

Komisarioarekin topaketak Hileko azkenengo asteazkenean (apiriletik aurrera). 18:00etan. Sarrera 4€ pertsonako.

  

2046