“Erakundeok lan egin behar dugu gizartearen beharrei ahotsa jartzen laguntzeko”

Gipuzkoako antikoagulatuen elkarteak euren gaitza ezagutzera eman eta gaitzaren inguruko ezagutzaren koordinazioa bultzatzeko jardunaldia antolatu du
AGIAC elkarteak, Osakidetzarekin batera, profesionalei zuzendutako sinposioa antolatu du Donostiako Aquariumean, euren gaitzaren inguruko aurrerapenak elkarbanatu ditzaten eta euren arteko koordinazioa indartu dadin. Tratamenduaren gaurkotasunak interes handia sortzen du bai profesionalengan baita gaixoengan ere; oso azkar ari da garatzen eta diagnostikoen informazio eguneratuta izatea oso garrantzitsua da. TAOk biztanleriaren %2ari eragiten dio; Gipuzkoan 15.000 pertsonek dute gaitza, Euskadin 40 000 pertsonek.
Osakidetzak ere aurre egin nahi dio TAOk planteatzen duen erronkari eta, ezagutu eta planifikatuegin nahi dute, gerora etorkizunean etor daitezkeen beharrei egoki erantzuteko.
Gaixoen eskura teknologia jarrita, gaixoen bizi kalitatea hobetzea ere helburu dute. Autokontrolak TAOren segimendua hobetzen du, pazienteak denbora gehiago alde terapeutikoan mantenduz, arazo kliniko gutxiagorekin eta funtsean, pazienteen bizi-kalitatea hobetuta.
Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak AGIAC elkarteak egiten duen lana txalotu du: “Hirugarren sektoreari esker lortzen dugu erakundeok gizarteak dituen beharrei egoki erantzutea eta guri dagokigun lana, behar horien bozgorailu izatea da, antikoagulatuena bezalako gaitzak sozializatu eta ezagutzera emateko”, azpimarratu du.
Aitziber San Roman Donostiako udaleko Ongizateko zinegotziak erakundeen garrantzia aldarrikatu du, “herritarrengandik gertu egon behar dutela herritarrek dituzten eskari eta premiei egoki erantzuteko”.

1464