“Gaurko akordioarekin urteetako desadostasunak gainditu, arriskuak murriztu eta Gipuzkoaren interesen defentsa bermatu ditugu”
“Gaurko akordioarekin urteetako desadostasunak gainditu, arriskuak murriztu eta Gipuzkoaren interesen defentsa bermatu ditugu”
“Gaurko akordioarekin urteetako desadostasunak gainditu, arriskuak murriztu eta Gipuzkoaren interesen defentsa bermatu ditugu”
Gipuzkoako diputatu nagusiak balioan jarri du Ez Ohiko Funtsa eratzearen akordioa, gaurko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartu den erabakia
Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok balioan jarri du Ez Ohiko Funtsa eratzeko erdietsitako akordioa, gaur Gasteizen egin den Herri-dirubideen Euskal Kontseiluan hartu dena. Azaldu duenez, funts berriak nabarmen murrizten ditu berriro ere lurralde artean sortu daitezken desorekak, Ekarpen Legea berritzeko prozesua martxan dagoen bitartean. “Gaur erdietsi dugun akordioarekin urteetako desadostasunak gainditu, arriskuak murriztu eta Gipuzkoaren interesen defentsa bermatu ditugu”, nabarmendu du.
Gainera, foru arduradunak esan du gaurko erabakia “mugarri kuantitatibo eta kualitatiboa dela Gipuzkoarentzako”. “2011tik luzatuta dagoen Ekarpen Legearen ondorioz gure lurraldeari eragiten zioten desorekak urteetan jasan eta gero, gaurko erabakiak dauden akatsak zuzentzea helburu dituen erreminta martxan jartzea ekarriko du”, adierazi du. Olanoren arabera, hau posible izan da “Gipuzkoako interesak nagusitu diren negoziaketa bati esker”.
Diputatu nagusiak esker oneko hitzak izan ditu negoziaketan parte hartu duten alde denentzako, erakutsi duten inplikazio eta elkarrizketaren aldeko jarrera dela eta. “Akordioak argi uzten zein den euskal erakundeetako arduradunen jarrera eta borondatea. Gaur lortu dugun akordioa eredugarria da, eta Euskadin politikak jarraitu beharreko bidea erakusten du. Aldi berean, ikasgaia da beste batzuentzat”, aldeztu du. Olanok gehitu dudenez, euskal erakundeek aurkitu dute ezberdintasunak gainditzeko modua, eta hori dela eta “akordioa denontzako da ona. Albiste oso on baten aurrean gaude”.
2463