Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro ‘Gipuzkoa Talk’ foroaren bigarren saioan etorkizun ekonomikoa landu da zientzia eta industriaren ikuspegitik

‘Gipuzkoa Talk’ foroaren bigarren saioan etorkizun ekonomikoa landu da zientzia eta industriaren ikuspegitik

Jesús de la Fuentek, Graphenea-ko CEO-a, eta Arantza Murianak, Biobide-ko CEO-a, Gipuzkoako etorkizuneko erronka ekonomikoen inguruko solasaldiko protagonistak izan dira. Joseph Stiglitz-ek, Ekonomia Nobel saridunak itxiko du hitzaldi zikloa hilak 17an Kursaal-ean.

‘Gipuzkoa Talk’ foroaren bigarren saioa Kursaal-ean izan da gaur, Jesús de la Fuente, Graphenea-ren sortzailea, eta Arantza Murianaren, Biobide-ko sortzaileetako baten partaidetzarekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ekonomistak, Ekonomisten Euskal Elkargoak, antolatutako foro honetan, ikuspegi partekatu eta ireki batetik, lurraldeko eragile ezberdinek Gipuzkoako etorkizuneko ekonomiaren inguruan hausnartu eta hitz egin dute, erronka horiek zientziaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industriaren begiradatik landuz.

            Lehen saioan, pasa den apirilaren 17an, Pedro Luis Uriarte Euskadiren etorkizuneko ekonomiaren inguruan jardun zen; bigarrenean, Jesús de la Fuentek eta Arantza Murianak zientziari eta industriari buruz hitz egin dute, etorkizuneko sektore estrategiko bezala; eta azken saioan, maiatzaren 17an 19:00etan, Joseph Stiglitzek hartuko du hitza, 2001eko Ekonomia Nobel saridunak, Ekonomisten Euskal Elkargoak urtero antolatu eta babesten duen Foro Ekonomistak-en barruan kokatzen den ekitaldian. Stiglitz-ek, izen handiko ekonomistak, egungo testuinguruari buruzko gakoak emango ditu eta XXI. mendeko desberdintasunen garapenaren eta murrizketaren inguruan hausnartuko du.

  

1667