“Gipuzkoako enpresen egoerak hobera egin du, baina krisialdi urteen eragina sentitzen jarraitzen dugu”
“Gipuzkoako enpresen egoerak hobera egin du, baina krisialdi urteen eragina sentitzen jarraitzen dugu”
“Gipuzkoako enpresen egoerak hobera egin du, baina krisialdi urteen eragina sentitzen jarraitzen dugu”
Olanok Sozietateen kanpaina jarri du hobekuntzaren erakusle, baina zerga-bilketak aurreko ekitaldietako galerak pairatzen jarraitzen dituela gogoratu du
Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, lurraldeko enpresen egoerak hobera egin eta “osasuntsuago” ageri direla adierazi du, baina azpimarratuz krisialdiak “asko pisatzen jarraitzen duela”. Foru arduradunak Sozietateen gaineko Zergaren kanpainan jarri du azpimarra, konpainien irabaziak zergapetzen baititu, esanez “oso ondo joan dela eta argazki eguneratua eskaintzen digula”. Hori hala izanda, azaldu du zerga-bilketak pairatzen jarraitzen duela enpresek azken urteetan metatutako galerak.
Diputatu nagusia RNEko Radio 5n izan da elkarrizketatua gaur, eta bertan lurraldeko agertoki ekonomikoari errepasoa egin eta Foru Aldundiak kurtso honetan dituen erronka nagusiak xehatu ditu. Alor ekonomikoan, foru agintaria “baikor” dela esan da etorkizunari dagokionez, baina berretsiz “zuhurtziak” erakundearen kudeaketaren ezaugarri nagusia izaten jarraitzen duela. “Pasa berri dugun sustoa oso handia izan da”, esan du krisi ekonomikoari buruz, “eta horrek ematen digun aurrerapauso sendoak ematea eskatzen digu”.
Foru Aldundiaren datorren urteko aurrekontuari begira, Olanok nabarmendu du Gipuzkoak hazkundearen bidetik jarraitzen duela eta baliabide gorakada, “neurrizkoa izaki ere”, egonkorra dela. Horrela, “2017ko aurrekontua lurraldeak dituen behar handiei erantzuteko adinakoa” izango dela berretsi du, tartean amaitzeko dauden azpiegiturak burutu (Deskargako autobia, hondakinen kudeaketa eta N-1eko bidesaria) eta gizarte politiken aldeko apustuan sakontzea (Pasaiako egoitza, berritzailea adinekoei harretan). “Oso era eraginkorrean ari gara kudeatzen lurraldearen erronka nagusiak, eta horretarako ekonomia sustapenak gure apustu estrategikoa izaten jarraitzen du”, esan du.
2117