Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro “Gipuzkoako talentua engaiatu nahi dugu, gure zerga sistema hobetzen jarraitzeko”

“Gipuzkoako talentua engaiatu nahi dugu, gure zerga sistema hobetzen jarraitzeko”

Fiskalitatea berritzeko ideiak lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du Ogasun eta Finantza diputatu den Jabier Larrañagak

2018/06/27

“Berriro ere, Gipuzkoako herritarren talentua engaiatu nahi dugu, gure zerga sistema hobetu eta indartzen jarraitzeko”. Esaldi honekin laburbildu du Fiskalitatea berritzeko ideiak lehiaketaren helburua Ogasun eta Finantza foru diputatu den Jabier Larrañagak. Bigarren edizioa du aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen ekimenak,BIC Gipuzkoa eta lurraldean egoitza duten unibertsitate eta zentro teknologikoekin elkarlanean. “Zerga betebeharren borondatezko betetze-maila hobetuko duten ideia berritzaileak bilatzen ditugu: fakturak entregatzeko moduak, atzerrian ikusitako zerbait, komunikazio ekintzak, aplikazioak… Era irekian planteatzen dugu lehiaketa”, azaldu du foru diputatuak.
Larrañagak, prentsa ohar baten bitartez, azaldu du lurraldeko biztanle guztiei irekita dagoela, nahikoa baita Gipuzkoan helbideratuta egotea. Irekita dago jada proposamenak aurkezteko epea, urriak 15 bitarte. Lehen sarituak 1.500 euro eta ordenagailua eramangarri bat eskuratuko ditu. Bigarrenak, berriz, 750 euro eta telefono mugikor adimentsu bat. Informazioa guztia www.gipuzkoa.eus/ogasuna/lehiaketa web orrian dago jasota, eta bertan aurkituko dituzte parte hartzaileek euren proiektuak aurkezteko euskarri eta bideak ere.
Lehiaketa urtero egiten da, eta Gipuzkoako foru Ogasunak zerga iruzurrari aurre egiteko duen estrategia integralaren testuinguruan kokatzen da. Horrela, foru erakundea giza baliabide eta euskarri teknikoak indartzen ari da, eta hainbat ekintza kualitatibo ari da egiten, hala nola, heziketa hezkuntzak edota lankidetza hitzarmenen sinatzea. Hain zuzen, bigarren esparru honetan kokatzen da ideia lehiaketa. “Gobernantza eredu ireki eta parte-hartzailea bultzatzen ari garela diogunean, honek gure kudeaketaren alor guztiei eragiten dio. Lehiaketa ere bada honen adibide: bidelagunak aurkitu, proiektua partekatu eta denon artean eragin”, adierazi du Larrañagak. 
Lurraldeko talentuarekin konektatzeak duen garrantzian ere jarri du azpimarra foru diputatuak. “Ogasunean, buru-belarri ari gara gure giza baliabideak berritzeko prozesuan, eta horregatik ezinbestekoa zaigu etxe honen alde erakargarriak ezagutaraztea. Horretarako, sinergiak eta konexioak eratu behar ditugu ezagutza, berrikuntza edota ekintzailetza bezalako gaietan lanean ari diren eragileekin”, esan du. “Lehiaketaren bitartez, eragile ezberdinekin ditugun lankidetza harremanak estutu nahi ditugu eta, aldi berean, talentu erakarri gurera. Gainera, proiektuak bere fruituak eman eta gure zerga sistema hobetuko duten proposamenak aurkitzen baditugu, ekimen hau proposatu genuenean mahai gainean jarri genituen helburu guztiak betetzat emango ditugu”, adierazi du. 
Pasa den urteko esperientzia pilotua ere balioan jarri du foru diputatuak, orduan egin baitzen lehiaketaren lehen edizioa. “Guztira, 11 ideia jaso genituen, eta 15 pertsonek hartu zuten parte, gure aurreikuspenak gainditu zituen emaitza”, azaldu du. Gainera, aurtengo ikasturtean ere junior ideia txapelketaren lehen edizio egin da. Zerga heziketako unitate didaktikoa lantzen duten ikastetxeek hartzen dute parte bertan. Baina, zenbakietatik haratago, jasotzen dituzten ideiek duten “balio kualitatiboan” jarri du arreta foru diputatuak, “fiskalitatearen gaiaren inguruan ikuspegi berritzaileak baitira”. “Gizarte aurreratua izan nahi badugu, zerga iruzurrari aurre egiten dion gizartea, guztion inplikazioa behar dugu. Eta, lehiaketaren bitartez, eragile berriak inplikatzea ari gara lortzen”, azpimarratu du. 

2558