Briciole di pane

Aggregatore Risorse

Indietro "Gure helburua Gipuzkoa eredugarri bat egiten jarraitzea da, eta etxetik bertatik hasiko gara"

"Gure helburua Gipuzkoa eredugarri bat egiten jarraitzea da, eta etxetik bertatik hasiko gara"

Aldundiak gaur aurkeztu du Zuzentasun Instituzionaleko Sistema, kargudunek nahitaez onartu beharreko kode bat eta hura betetzen dela ziurtatzeko batzorde independente bat barne hartzen dituena.

2016/03/03

 «Gai publikoak kudeatzeko zintzotasuna beti izan da gure lurraldearen eta herriaren izaeraren parte. Globalizazioa eta lehiakortasuna hain presente dauden honetan, seriotasunak, prestutasunak, elkartasunak eta lanak gure identitatearen sustatu beharreko ezaugarriak izaten jarraitu behar dute». Uste sendo horrekin aurkeztu du gaur Aldundiak Zuzentasun Instituzionaleko Sistema. Haren bidez, etika publikoa eta eredugarritasuna sendotu nahi ditu identitate-ezaugarri gisa, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatu Imanol Lasak berri eman duenez.

Sistema berria bat dator Foru Aldundiak abian jarri duen Gobernantza Onaren apustuarekin. Proiektu estrategikoaren barruan garrantzia berezia ematen zaio Gobernantza Etikoari. «Argi dugu apustu honek ezin duela mugatu legea betetze soilera. Gobernatzeko moduak eraldatzeaz ari garenean, zer egiten den bezain garrantzitsua da nola egiten den. Gure berehalako helburua “Gipuzkoa eredugarria” eraikitzen jarraitzea da, eta horixe da lurraldeko erakunde publiko guztietara iritsi beharko lukeen goiburua. Eta “etxetik” hasiko gara: Foru Aldunditik».

Eranskinak:

  

2257